Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2023ko urtarrilaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
505

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko azaroaren 7koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita Vitoria-Gasteizko (Araba) BAKH kirol-hiria eraberritzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko azaroaren 7ko Ebazpenean, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) BAKH kirol-hiria berritzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena (2022ko abenduaren 7ko EHAA, 233. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/5302 (9/8) orrialdean, hondakinak kudeatzeko neurrien atalean,

honako hau dioen tokian:

«Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, hondakinen tipologia dela-eta, isuririk gertatu eta hondakinak nahasiz gero, arriskutsuago bihurtu badaitezke edo haiek kudeatzea zailagoa izan badaiteke. Halaber, Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen. Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da sortutako olio erabilia. Olio erabiliak, kudeatzaile baimendu bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihes eta isuriei eusteko sistemen barruan.»

baina hau esan behar du:

«Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, hondakinen tipologia dela-eta, isuririk gertatu eta hondakinak nahasiz gero, arriskutsuago bihurtu badaitezke edo haiek kudeatzea zailagoa izan badaiteke. Halaber, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21.d) artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen. Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da sortutako olio erabilia. Olio erabiliak, kudeatzaile baimendu bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihes eta isuriei eusteko sistemen barruan.»


Azterketa dokumentala