Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
470

IRAGARKIA, 619/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 619/2022 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horren bidez, Euskadiko Kirol Portuen 2022-01-30eko Ebazpena errekurritu da, Donostiako kirol-portuan amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia ebazten duen 2021-11-11ko Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta agindu horretan jasotako inguruabarrak kontuan hartuta, eskatutako espedientea Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegira bidali dela jakinarazten da; horrez gain, interesa duten pertsona eta erakundeei bederatzi eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura horretan agertzeko, egoki baderitzote.

Era berean, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betez, iragarki hau EKPren Donostiako bulegoetako iragarki-oholean argitaratuko da (Kamingaintxo plaza z.g.), interesa duten pertsona eta erakunde horiek, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura horretan agertu daitezen, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala