Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
458

61/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren honako azaroaren 24ko ebazpen hauen hutsak zuzentzekoa: 1802/2022, 1830/2022, 1838/2022, 1849/2022 eta 1850/2022 ebazpenak, sanitarioetako erakundeetan destinoa duten kategoria eta lanpostu funtzional desberdinetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituztenak.

AURREKARIAK

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ikusi da aipatutako ebazpenetan horrelako akats bat dagoela I. eranskinean, zehazki, 3.2 puntuan, oposizio-lehiaketa blokeari dagokion oposizio-faseari buruzkoan. Hori dela eta, zuzendu egiten da, honela:

Lehenengoa.– I. eranskinaren 3.2 puntuan, Oposizio-lehiaketaren blokeko oposizio-faseari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1802/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna - Letradua kategorian (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako,

honakoa esaten den lekuan:

«Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen eginkizun espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea».

honakoa esan behar du:

«Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– 19., 23., 24., 33. eta 38. gaiei buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.

2.– Gainerako gaiei buruzko galderak prestatzeko bibliografia eranskinean txertatuko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen eginkizun espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio a) 1.– apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzea eta a) 2. apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osoki egiteko. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea».

Bigarrena.– I. eranskinaren 3.2 puntuan, Oposizio-lehiaketaren blokeko oposizio-faseari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1830/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako,

honakoa esaten den lekuan:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa».

honakoa esan behar du:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) 6., 7., 19., 23., 24., 25., 26., 27., 28. eta 29. gaiei buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.

b) Gainerako gaiei buruzko galderak prestatzeko bibliografia eranskinean txertatuko da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzea eta a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osoki egiteko».

Hirugarrena.– I. eranskinaren 3.2 puntuan, Oposizio-lehiaketaren blokeko oposizio-faseari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1838/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako,

honakoa esaten den lekuan:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa».

honakoa esan behar du:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) 7., 9., 14., 15., 21., 22., 23., 24. eta 25. gaiei buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.

b) Gainerako gaiei buruzko galderak prestatzeko bibliografia eranskinean txertatuko da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzea eta a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osoki egiteko».

Laugarrena.– I. eranskinaren 3.2 puntuan, Oposizio-lehiaketaren blokeko oposizio-faseari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1849/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako,

honakoa esaten den lekuan:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa».

honakoa esan behar du:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) 2., 6., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. gaiei buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.

b) Gainerako gaiei buruzko galderak prestatzeko bibliografia eranskinean txertatuko da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzea eta a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osoki egiteko».

Bosgarrena.– I. eranskinaren 3.2 puntuan, Oposizio-lehiaketaren blokeko oposizio-faseari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1849/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako,

honakoa esaten den lekuan:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa».

honakoa esan behar du:

«Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. gaiei buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.

b) Gainerako gaiei buruzko galderak prestatzeko bibliografia eranskinean txertatuko da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzea eta a) apartatuan aipatutako gaien galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osoki egiteko».

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 61/2023 Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala