Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
448

14/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 24ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– José M.ª Gómez Ainz jauna Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2023ko urtarrilaren 26an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala