Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
419

IRAGARKIA, «Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako proiektua, Aranguren parean, Zalla udalerrian (Bizkaia)», eta horren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko dena.

Proiektuaren xedea da Kadagua ibaia uholdeen aurka babesteko obrak egitea, 2.440 metroko luzeran, Arangurengo tren-geltokiaren eta Zallako El Baular eremuaren artean. Jarduketen xedea da Kadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzea, eta, horretarako, plataforma batzuk sortzea ibilgua handitzeko, eskuinaldean, Arangurengo tren-geltokiaren parean, eta ezkerraldean, araztegiaren inguruan, ur-urak gidatzeko.

Ibaian gora, bi ibilgu osagarri egitea proposatzen da, ibaiaren meandroetan, bai Ojivar-San Juan aldean, bai Oreñan, ibaiaren emaria uholdeetara bideratzeko. Gainera, jarduera osatzeko, paper-fabrikaren presa txikia jaitsi eta iragazkortu egingo da, eta luzetarako hainbat defentsa jarriko dira jarduera-eremuan.

Proiektu honek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren (MITECO) laguntza du, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan – NextGeneration EU.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektuari, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendaria da hura onartzeko eskumena duen organoa.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, horien ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera.

Horretarako, jendaurrean jartzen dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 12a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala