Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
416

IRAGARKIA, 611/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak 611/2022 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022-02-23ko Agindua errekurritu da, Donostiako kirol-portuan amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia ebazten duen 2021-11-11ko Ebazpena bertan behera uzteko eskaera ezesten duena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta agindu horretan jasotako inguruabarrak kontuan hartuta, eskatutako espedientea Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegira bidali dela jakinarazten da; horrez gain, interesa duten pertsona eta erakundeei bederatzi eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura horretan agertzeko, egoki baderitzote.

Era berean, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betez, iragarki hau EKPren Donostiako bulegoetako iragarki-oholean argitaratuko da (Kamingaintxo plaza z.g.), interesa duten pertsona eta erakunde horiek, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura horretan agertu daitezen, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala