Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
414

IRAGARKIA, 2023ko urtarrilaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2020 eta 2021eko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko eta 2021eko maiatzaren 25eko bilkuretan hartutako erabakien bidez onartu ziren ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdien 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2020-03-12ko EHAA eta 2021-06-16ko EHAA, hurrenez hurren).

Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenak jakinarazten zaizkie interesdunei eta, halaber, azaltzen zaie ebazpen horiek amaiera ematen diotela administrazio-bideari. Beraz, horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana