Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
411

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Justizia zuzendariarena, zigortuak birsozializatzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 20ko EHAA, 180. zk.) ezarri ziren zigortuak birsozializatzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten dirulaguntzen deialdia arautzen duten norgehiagoka-araubidearen arabera emateko oinarri arautzaileak eta deialdia.

Bigarrena.– Eskabideak aztertu ondoren, eta bat etorriz deialdia egin zuen Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin, balorazio-batzordeak, 2022ko abenduaren 13an bilduta, aurkeztutako laguntza-eskabideak balioztatzeko txosten-proposamena onartu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justiziako zuzendaria da eskatutako dirulaguntzak ematea edo ukatzea xede duen ebazpena emateko organo eskuduna, bai eta dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoak ematekoa ere, urteko ekitaldika banakatuta, horrela ezarrita baitago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 17. artikuluan (agindu horren bidez egiten da zigortuak birsozializatzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten dirulaguntzen deialdia).

Bigarrena.– Deialdi-aginduaren 16. artikuluak ezartzen du zer irizpideren arabera balioztatu behar diren aurkeztutako eskabideak, eta xedatzen du dirulaguntza emateko, eskabideak 60 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditu beharko duela aipatutako irizpideen arabera.

Hirugarrena.– Proposatutako proiektuak balorazio-irizpide horiek aplikatuta lorturiko puntuazioaren arabera sailkatuko dira (guztira 100 puntu, gehienez). Dirulaguntzak ondoz ondo emango zaizkie proiektuei, puntuazio handienetik txikienerako hurrenkeran, harik eta erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte, 15. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Deialdi-aginduaren 16.1 artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzordeak aukera izango du diruz laguntzekoak ez diren gastuak edo proiektuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak hartzen dituzten eskabideetako diru-kopuruak doitzeko, dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztu baino lehen.

Bestalde, 16.2 artikuluak ezartzen du, urte bakoitzerako aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa bada, 60 puntu edo gehiago lortu dituzten eskabide guztiek eskatutako zenbatekoa jasoko dutela, edo, bestela, dagokien gehieneko kopurua.

Era berean, 16.3 artikuluak ezartzen du aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera jarduteko, balorazio-batzordeak 60 puntu edo gehiago lortu dituzten diruz laguntzeko moduko proiektuak hautatuko dituela, lortutako puntuazioaren arabera, deialdi honetan aurreikusitako zenbateko osoa agortu arte.

Azkenik, 16.4 artikuluak ezartzen du proiektu bati eman dakiokeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, banaka hartuta, honako hau izango dela, diruz lagun daitekeen proiektu-mota bakoitzaren arabera:

a) 2. artikuluko a) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da urteko.

b) 2. artikuluko b), c) eta f) apartatuetan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da urteko.

c) 2. artikuluko d) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 350.000 eurokoa izango da urteko.

d) 2. artikuluko e) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 170.000 eurokoa izango da urteko.

e) 2. artikuluko g), h) eta i) apartatuetan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da urteko.

Balorazio-batzordeak programa-mota bakoitzean 60 puntu edo gehiago jasotzen dituzten eskabideak sailkatuko ditu, eta haien artetik puntuaziorik handiena lortu dutenak hautatuko ditu, programa horietarako muga gisa ezarritako zenbateko osoa bete arte. Hautatutako erakundeek eskatu duten zenbatekoa jasoko dute, edo, bestela, proiektu bakoitzeko banakako dirulaguntzari dagokion gehieneko zenbatekoa.

Gainerako eskabideak ezetsitzat joko dira.

Horregatik guztiagatik, eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan horretarako izendatutako balorazio-batzordeak onartutako balorazio-proposamenaren txostena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako dirulaguntza-eskabideak ezestea edo uko egitea, kasu bakoitzean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– 39/2015 Legearen 84.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, III. eranskinean zerrendatutako dirulaguntza-eskabideak atzera egindakotzat jotzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdi-aginduaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Bosgarrena.– Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo 5 egunetan erakunde onuradunak kontrakoa adierazten ez badu, dirulaguntza onartu egin duela ulertuko da.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Justizia zuzendaria,

EUGENIO ARTECHE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala