Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
409

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, 2022ko deialdian aurkeztu diren osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Lerroa: «osasun-arloko ikerketa estrategikoa bultzatzea».

Osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia iragarri zen.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.

Aztertu dira «Osasun-arloko ikerketa estrategikoa bultzatzea» lerrora aurkeztu diren eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena, kontuan hartu dira 2023ko urtarrilaren 11n egindako zuzenketak, 2022ko urriaren 21eko aktari eta laguntzak emateko 2022ko abenduaren 23ko Ebazpenari dagozkienak, eta horiekin guztiekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Osasun-arloko ikerketa estrategikoa bultzatzea» lerroan, laguntzak ematea I. eranskinean zehazten diren ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G).

Bigarrena.– «Osasun-arloko ikerketa estrategikoa bultzatzea» lerroan, laguntzak ukatzea II. eta III. eranskinetan zehazten diren ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G), eranskin horietan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana