Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
401

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena. 48/2022/83 espedientea – Arau-hauste akta: I482022000009096.

Ikusi da Futuro Insolito – Unipessoal LDA enpresari (IFK: 515685607; helbidea: Rua Sorte da Estrada Larga 58, 4630203 – Marco de Canaveses, Portugal) eta Construcciones Lasuen SA enpresari (IFK: A48093421; helbidea: Astola auzoa 68, 48220-Abadiño, Bizkaia) irekitako zehapen-espedientea. Azken enpresa hori erantzule solidarioa da, eta bi enpresak zehatu dira Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2022ko martxoaren 15ean emandako I482022000009096 zenbakiko arau-hauste aktaren arabera.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, Futuro Insolito – Unipessoal LDA eta Construcciones Lasuen SA enpresei ehun mila euroko (100.000) zehapena ezarri zitzaien, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen lan-arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astun bat egiteagatik –abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori–. Hau dio artikulu horrek: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

Maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartu zuen lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-haustearen zenbatekoa 60.000 eurora murriztu zen.

Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2022ko abuztuaren 27tik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: 7/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA); maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (244/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatiko zehapenak argitaratzeari eta zehatutako enpresen erregistroa sortzeari buruzkoa, 2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jarritako zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:

– Sozietatearen izena: Futuro Insolito – Unipessoal LDA.

– Zer sektoretan diharduen: Eraikuntza eta eraikinak.

– Identifikazio fiskaleko kodea: 515685607.

– Egoitza soziala: Rua Sorte da Estrada Larga 58, 4630203 – Marco de Canaveses (Portugal).

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 art.: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: Ehun mila euro (100.000), hirurogei mila eurora (60.000) murriztua honako honetan ezarritakoaren arabera: maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartu zuen lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikulua.

– Arau-hauste aktaren data: 2022ko martxoaren 15a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2022ko ekainaren 15a.

– Zehapena irmo egin zen eguna: 2022ko abuztuaren 27a.

– Sozietatearen izena: Construcciones Lasuen, S.A.

– Zer sektoretan diharduen: Bizitegi-eraikinen eraikuntza.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A48093421.

– Egoitza soziala: Astola auzoa 68, 48220 – Abadiño (Bizkaia).

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 art.: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: Ehun mila euro (100.000), hirurogei mila eurora (60.000) murriztua honako honetan ezarritakoaren arabera: maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartu zuen lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikulua.

– Arau-hauste aktaren data: 2022ko martxoaren 15a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2022ko ekainaren 15a.

– Zehapena irmo egin zen eguna: 2022ko abuztuaren 27a.

Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana