Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
387

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2023ko urtarrilaren 10eko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez xedatzen baita 926/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea (JPL atala) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salara igortzea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen baitira aipatutako salan ager daitezen.

Hipólito Bilbao Inchaurragak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (926/2022 prozedura arrunta; JPL atala) 2022ko irailaren 7ko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa (61/2022 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostu-zerrendak onartzen dituena).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun izan daitezkeen pertsona guztiak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren interes legitimoen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 10a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN MARÍA BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala