Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUNEIZ UNIBERTSITATEA
384

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Euneiz Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agintzen baita Euneiz Unibertsitateko multimedia graduaren ikasketa-plana argitaratzeko.

Unibertsitate Kontseiluaren ikasketa-planaren egiaztapena lortu da, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak aldeko txostena eman du, Euskal Autonomia Erkidegoaren nahitaezko baimena lortu da, eta tituluaren ofizialtasuna 2022ko urriaren 4ko Ministro Kontseiluaren Erabakiz deklaratu da (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2022ko urriaren 21eko BOEn). Beraz, indarrean dagoen araudian agindutakoaren arabera, Errektorego honek, Euneiz Unibertsitatean Multimediako Graduaren ofizialtasuna eta baliozkotasuna ezartzeko prozesua amaitu ondoren, aipatutako titulu ofiziala lortzeko ikasketa-plana argitara ematea erabaki du.

Ebazpen honetan aipatzen den ikasketa-plana ebazpenaren eranskinean agertzen den moduan egituratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Errektorea,

LLUÍS VICENT SAFONT.

I. ERANSKINA
MULTIMEDIAKO GRADUAREN IKASKETA-PLANA EUNEIZ UNIBERTSITATEAN
ZENTROA: TEKNOLOGIA INTERAKTIBO BERRIEN FAKULTATEA

Ezagutza-adarra: Ingeniaritza eta arkitektura.

Ezartzeko ikasturtea: 2022-2023.

Gaien laburpena eta banaketa ECTS kredituetan.

IRAKASKUNTZEN EGITURA
(Ikus .PDF)
IKASKETA-PLANA
(Ikus .PDF)

Oharrak:

ikasleak aukeratuko ditu zein hautazko ikasgai hartu nahi dituen, unibertsitateak onartutako eskaintzatik.

Unibertsitateak bitarteko egokiak ezarriko ditu ikasleei ikasketa-planean bermatzeko kredituak aitortuko zaizkiela unibertsitateko kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetzako jardueretan parte hartzeagatik.


Azterketa dokumentala