Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
383

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022-2023 aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzen zerrenda, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

AURREKARIAK

1.– 2022ko urriaren 20an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Agindua, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira 2022-2023 aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Aginduaren bidez arautu eta iragarri ziren 2022-2023 aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Agindu horren 15.2 artikuluaren arabera, hartzen den ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen hori gorabehera, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik gertatzen dena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea laguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda (I. eranskina), ukatutako eskabideen zerrenda (II. eranskina), artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina) eta ordezko pertsona onuradunen zerrenda (IV. eranskina), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Aginduari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala