Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
381

IRAGARKIA, Kabia foru organismo autonomoaren aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari eta zuzentzeari buruzkoa.

Kabia foru organismo autonomoko Gobernu Batzordeak, bi akordioren bidez, erabaki du 2022ko maiatzaren 25eko ohiko bilkuran onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (101. zk.) argitaratutako 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzekoari buruzkoa, aldatzea eta zuzentzea.

Dagozkion iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2022ko abuztuaren 5ean (149. zk.) eta 2022ko abenduaren 30ean (247. zk.).

Horrenbestez, guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Donostia, 2022ko abenduaren 30a.

Kabiako gerentea,

ARANTZA LEKUONA ZABALA.


Azterketa dokumentala