Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
377

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez María Iciar Larraza Anduaga andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen baita, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, bigarren aldiz aldatu zen zuzendari horren beraren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpena (azken ebazpen horren bidez, lehiaketa-faseko puntuazio totalak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran). Halaber, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez, hirugarren aldiz aldatu zen zuzendari horren beraren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena (azken ebazpen horren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko aipaturiko hautaketa-prozeduran). María Iciar Larraza Anduaga andrea izangaiak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren aurka, eta, errekurtso hori baietsi egin da; ondorioz, izangai hori hautatua izan da.

Hautatutako izangaiak aurkeztu ditu Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 11.1 oinarrian eskatutako agiriak, eta, galdegindako eskakizunak betetzen dituela ikusirik, praktiketako funtzionario izendatu behar da.

Hautatutako izangaiak praktikak egingo ditu esleitu zaion plazan –Hezkuntza Sailaren ikastetxe publiko batean–, hautatua izan den espezialitatean.

Hortaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Iciar Larraza Anduaga andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Euskara eta Euskal Literatura espezialitatean, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran (zerrenda-zenbakia: 2022049550).

Bigarrena.– María Iciar Larraza Anduaga andrea praktiketako funtzionario izendatzeak praktikaldia egiteko esleitu zaion destinoan (IES Talaia BHI ikastetxean) lanean hasten den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Interneteko helbide honetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala