Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2023ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
363

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Izaro Arroita Azkarate andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Izaro Arroita Azkarate Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***0076**. Kodea: AGC8L1 – D00051-21. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Hezkunta, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko urtarrilaren 16a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAŃANO.


Azterketa dokumentala