Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2023ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
321

IRAGARKIA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak eta bere eskumeneko gainerako egintzak.

Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.4 artikuluetan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan utziko dira gordailuan (Gaztelako Atea 15eko 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), egutegiko 15 egunez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, interesdunak berak, edo haren ordezkariak –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituela–, egintzaren kopia jasoko ahal izango du Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan, hartu-agiria izenpetu eta gero. Epe hori igaro eta interesduna agertu ez bada, lege-ondorio guztietarako jakinarazpena egintzat joko da epe hori amaitu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkaria,

OLATZ GARCÍA ETXEBARRIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala