Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2023ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
302

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-09-19ko EAO eta 2022-09-28ko EHAA).

2022ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez (2022-09-19ko EAO eta 2022-09-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzii du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Ricardo Hueso Alonso (NAN: ***4635**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Fisika Aplikatua»; Kodea: CUC8/1 – D00057-10, Saila: «Fisika Aplikatua»; Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola; Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Eguzki-sistemaren Fisika».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2023ko urtarrilaren 9a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2017-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

federico recart barañano.


Azterketa dokumentala