Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2023ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
199

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2022ko azaroaren 18an 2022-493 espedientean emandako ebazpena. 2022ko abuztuaren 23ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta datu pertsonalen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Segurtasuneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegora bere interesen defentsan, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpen izango, interesdunak egokitzat jotzen dituen bestelako errekurtso edo erreklamazioak aurkezteko.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2022ko abenduaren 19a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala