Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2023ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
155

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautzen dira («Elkarteak» Programa).

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako dirulaguntzak arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoak aurreikusten duenez, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak, eta, horrez gain, banan-banan jakinaraziko da aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez, laguntza-deialdi bat argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan («Elkarteak» programa).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 49. artikuluan xedatzen duenez, nahitaezkoa da dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Argitara ematea, herritar orok jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, laguntza-deialdi bat argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan («Elkarteak» programa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
2022KO EKITALDIAN EMANDAKO DIRULAGUNTZAK, EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAREN 2022KO URRIAREN 5EKO AGINDUAREN BIDEZ IRAGARRITAKO DEIALDIAREN BABESEAN («ELKARTEAK» PROGRAMA)
ELKARTE ETA FEDERAZIO PROFESIONALAK ETA ENPRESABURUENAK
NEKAZARITZA-SEKTOREA
(Ikus .PDF)
ELIKADURAREN SEKTOREA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala