Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2023ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
153

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdia egin zen.

Behar bezala betetzeko aipatutako aginduaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez esleitu dira eskatutako laguntzak.

Hori dela eta, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Bigarrena.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez ezetsitako eskabideen zerrenda (ebazpen honen II. eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

I. ERANSKINA

Ziurtatutako nekazaritza ekologikorako trantsiziorako laguntzak. Onuradunak:

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA

Ziurtatutako nekazaritza ekologikorako trantsiziorako laguntzak. Ezetsitako eskaerak:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala