Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2023ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
151

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena 2022rako, atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez (urriaren 25eko EHAA, 204. zk.), 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (222/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, atzerrian dauden euskal gizataldeetako pertsonen premia larriei erantzuteko euskal etxeentzako prestazio ekonomikoen araubidea arautzen duena), laguntza horietarako deialdia egin zen 2022. urterako.

Ebaluazio Batzordearen osaera, irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautua, oker izendatu zen 2022ko urriaren 18ko deialdi-ebazpenean, ez baitzen kontuan hartu Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkaritza berria.

Horrenbestez, irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordea honako hauek osatzen dute:

– Gorka Álvarez Aranburu jauna, Kanpoko Euskal Komunitaterako zuzendaria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, batzordeburuak, eskuordetuta.

Kideak:

– Nerea Urien Azpitarte anderea, Osasun Administrazio eta Finantzaketako sailburuordea, Osasun Sailaren ordezkaria.

– Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asiloko zuzendaria, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkaria.

– José Manuel Meaurio Antón jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria.

– Benan Oregi Iñurrieta jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria; batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.

Batzorde honek esleipen-prozeduraren ebazpen-proposamena egin du, 2022ko abenduaren 19ko bileraren ondoren, laguntza hauek arautzen dituen Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi honetan ez onartzea I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.– Prestazio ekonomikoak II. eranskinean agertzen diren euskal etxeei esleitzea.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, laguntzak puntuazioaren arabera eman ondoren aurrekontu-kreditua agortu delako.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala