Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2023ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
149

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, behin-behineko langile bat izendatzekoa.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2017ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez Datuak Babesteko Euskal Bulegoko behin-behineko langileen lanpostu zerrenda onartu zen, eta bertan jaso ziren sortu berria den lanpostu honen identifikazio-elementuak eta ezaugarriak: Komunikazio-aholkularia (kodea: 101; dotazioa: 1), Zuzendaritzari atxikia, honako ordainsari maila honekin: BOren Maila: I-A / DOren maila: 28. Bere helburua izango da diseinatzea eta gauzatzea DBEBren komunikazio politikak eta komunikabideekiko harremanak.

Komunikazio-aholkulariaren lanpostua (kodea: 101; dotazioa: 1) hutsik dagoenez eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak, esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Pedro Alberto González González jauna izendatzea komunikazio-aholkulari (kodea: 101; dotazioa: 1), Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.

Bigarrena.– Lanpostuaren funtzioak eta eginkizunak komunikazio-aholkulari dagozkionak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legezko betekizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta 5 artikuluetan jasotako aurreikuspen batzuk edo guztiak jasotzeko.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko urtarrilaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Era berean, Ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu harremana bertan behera geratuko da izendapena egin duen organoaren titularrak kargua uzten duen unean bertan eta, lehenago, edozein unetan errebokatu ahalko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala