Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
95

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 3koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2022ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko apirilaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2022ko maiatzaren 12ko EHAA, 91 zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik, I. eranskinean zehazten diren egitasmoei dirulaguntzarik ez ematea.

2. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak betetzen dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago, eta errekurtsoa aurkeztu nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango du, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 3a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala