Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
86

834/2022 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, María Asunción Sánchez Sánchez andrea Erradiologia Zerbitzuko Koordinatzaile kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Azaroaren 19ko 961/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Ospitalean María Asunción Sánchez Sánchez Erradiologia Zerbitzuko koordinatzaile izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Asunción Sánchez Sánchez andrea Erradiologia Zerbitzuko Koordinatzaile kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 8ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2022ko abenduaren 5a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.


Azterketa dokumentala