Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2023ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
48

IRAGARKIA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteari buruzko bertaratze izapidea betetzeko errekerimendua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten den pertsonari.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunak jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoa lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Intxaurrondo 70 - 20015 Donostia/San Sebastian. Tel.: 943 02 26 49 – Helbide elek.: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko duela. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan bertaratzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta eskaera artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala