Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2023ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
40

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 15ean egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2021-01-28ko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz,

ONDOKOA EBATZI DU:

Lehenengoa.– Administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendaren aldaketak, eranskinean ageri direnak, onartzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Leioa, 2022ko abenduaren 21a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala