Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2023ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
35

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 779 eta 782 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 779 zenbakiko ikastaroa, IES Fraisoro Eskolak Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako ikastaroa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 780 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako online ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 781 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak Oñatin emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako online ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 782 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan eginiko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez- jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbideko oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– 779 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– 780 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– 781 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– 782 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala