Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2023ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
34

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematekoa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko urriaren 18ko EHAA, 199. zk.), EAEn ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

2022ko urriaren 5eko Agindu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.– Dirulaguntza ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako proiektu eta erakundeei.

2.– Dirulaguntza 2022ko urriaren 5eko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko da, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako dirulaguntzen zerrenda, informazio gisa, dirulaguntzen deialdiari buruzko aginduaren 15.4 artikuluan azaldutakoa betez.

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala