Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
25

IRAGARKIA, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita EAEko EGEF Programa 2021-2027 onartu dela.

Europako Batzordeak, 2022ko azaroaren 29an, EAEko EGEF Programa 2021-2027 onartu du, 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean enpleguan eta hazkundean inbertitzeko helburuaren esparruan. Programaren azken bertsioa 2022ko azaroaren 17an aurkeztu zen. Jendaurrean jarri dira programaren eduki osoa, Europako Batzordearen onarpen-erabakia eta ingurumen-adierazpen estrategikoa (https://www.euskadi.eus/egef-21-27/web01-a2ogaeko/eu/).

Programak planteatzen du bere esku-hartzeak 1. Helburu Politikoan (1HP-Europa lehiakorragoa eta inteligenteagoa) eta 2. Helburu Politikoan (2HP- Europa berdeagoa) kontzentratzea, guztizkoaren % 48,2 1HPra eta % 51,8 2HPra bideratuz. EGEF funtsen banaketa horrek betetzen ditu gaikako kontzentrazioaren irizpideak 1. eta 2. Helburu Politikoentzat (% 100, eskatutako gutxienekoaren (% 85) gainetik), eta 2HParen kontzentrazioaren helburua (% 44,9, eskatutako gutxienekoaren (% 30) gainetik). Programak % 38,8ko ekarpena egiten dio klima-aldaketari eta % 17,1ekoa biodibertsitateari. Alderdi horiek erabakigarriak izan dira programaren osaera baldintzatzeko, klima-aldaketari eta biodibertsitateari ekarpena egiten dieten jardueren tipologia 2. Helburu Politikoaren barruan kokatzen baita.

EAEko EGEF 2021-2027 Programak printzipio horizontalak errespetatzen ditu, eta garapen jasangarriari eta klimaren eta ingurumenaren arloko konpromiso eta betebehar berriei laguntzen die. Beraz, aukerarik onena da aldi honetarako.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. eta 22. artikuluetan eta urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak, organo substantibo gisa, programaren eta haren ingurumen-azterketa estrategikoaren jendaurreko informazioaren prozesua osatu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Agintaritzari jakinarazi zizkion informazio publikoaren aldian jasotako ekarpenak eta kontsultak, zeinen emaitzak eta edukiak ingurumen-ebaluazioaren administrazio-espedientean erregistratu baitziren. Txosten horiek kontuan hartu ziren programaren azken bertsioa idazterakoan (6. apartatua: Elkartea / Bazkide orokorrak).

Beraz, Programak ingurumen-azterketa estrategikotik eratorritako ingurumen-alderdiak txertatu ditu, ingurumen-organoak emandako irismen-dokumentuan eskatutako hedadura-, xehetasun- eta zehaztasun-maila bermatuta. Era berean, ingurumen-izapideetan adierazitako alderdi guztiak behar bezain zorrotz jorratu dira, ziurtatzeko kontuan hartu direla plangintza-prozesuan ingurumenean izan daitezkeen ondorioak, eta programa izapidetzean ez dela gehitu ingurumen-ebaluazio estrategikoa aplikatzea eskatzen duen jarduketa berririk, eta ez dela detektatu programan birdefinitu edo ezabatu behar den jarduketarik.

Programa gauzatzean ingurumenean izango diren ondorioen jarraipena egiteko, eta Ingurumen Azterketa Estrategikoari jarraikiz, adierazle-sistema bat zehaztu da, ingurumen-alderdiak programan nola txertatzen diren baloratzen laguntzeko, bai gaur egun, bai ondoren, jarraipena egiteko fasean. Funtsean, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuetan ingurumen-alderdiak jorratzen dituzten adierazleak hartu dira kontuan.

Azken batean, EGEF programak ez du ingurumen-inpaktu negatibo nabarmenik izango oro har, ez eta Natura 2000 Sareari dagokionez ere; aitzitik, eragin positibo esanguratsua espero da, Euskal Autonomia Erkidegoko «trantsizio berdea» sustatuz datozen urteetan. Azkenik, 2022ko abuztuaren 30ean onartutako Ingurumen Adierazpen Estrategikoan (2022-10-10eko EHAA, 194. zk.), programaren «DNSH printzipioa betetzearen ebaluazioa» kontuan hartuta, honako premisa hauek ezartzen dira EGEF Programaren esparruan garatzen diren jarduketetarako:

a) Ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioaren (DNSH) betetze-mailaren ebaluazioa gainditu duten jarduketak soilik sartu ahal izango dira.

b) Programan sartzen diren ekintzek indarrean dagoen ingurumen-araudia bete beharko dute eta, hala badagokio, kasuan kasuko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko dute.

c) Programa baten barruan dagoen jarduketa mota bakoitzak klima-helburuei egindako ekarpena islatzen duen koefiziente bat izango du, bai eta ingurumen- eta biodibertsitate-helburuak lortzeko ekarpena islatzen duen beste koefiziente bat ere. Koefiziente horiek tresna erabilgarriak izan daitezke jarduketa mota bakoitzak eta programa osoak kliman eta ingurumenean izan ditzaketen inpaktuak ebaluatzeko.

d) Ingurumenaren aldetik garrantzitsuak diren eta EAErako identifikatu diren eremuak hartuko dira kontuan, eta, bereziki, Natura 2000 Sareari dagozkionak, kokapen- edo garapen-baldintzatzaile gisa EGEF Programaren esparruan batera finantza daitezkeen eragiketak hautatzeko prozeduretan.

e) EAErako identifikatutako garapen jasangarriko printzipioak eta irizpideak txertatuko dira EGEF Programaren esparruan batera finantza daitezkeen eragiketak hautatzeko prozeduretan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria,

JUAN ALBERDI ALBERDI.

ERANSKINA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAREN AGINDUARENA. AGINDU HORREN BIDEZ, EAE-KO EKONOMIARI BURUZKO DOKTOREGO-TESI ONENAREN ALBERTO ALBERDI SARIA EMATEN DA
PARTE-HARTZAILEEN ETA HAIEN DOKTOREGO-TESIEK LORTUTAKO PUNTUAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala