Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
15

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 13koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie osasun-arloan diharduten erakunde profesionalei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoei, 2022ko funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzeko.

Osasuneko sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 1eko EHAA, 168. zk.), laguntzen deialdia egin zen, honako hauei zuzendua: osasun-arloan diharduten erakunde profesionalak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkarteak. Laguntzen zenbatekoa 79.409 euro zen, eta xedea, berriz, erakunde horien funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du lehiaketa-prozedura Osasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez ebatziko dela, Balorazio Batzordearen proposamena kontuan hartuta. Batzordearen osaera agindu horren 9.2 artikuluan zehazten da.

Halaber, 9.1 artikuluan adierazten denez, Balorazio Batzordearen hasierako osaeraren aldaketak EHAAn argitaratuko dira, interesdunei bermatzeko kideak errekusatzeko eskubidea baliatu ahal izango dutela, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, proposamen horrekin bat etorriz honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatutako eskabideak artxibatzea, erakunde eskatzaileek atzera egin dutelako, bikoiztutako edo oker aurkeztutako eskabideak direlako.

Laugarrena.– Balorazio Batzordeko idazkaria, Javier Latorre Guinea jauna, Eider Gutiérrez Ziardegi andreak (Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko teknikaria) ordezkatu duela jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere baliatu ahal izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 13a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala