Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
14

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 8koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez laguntzak ematen dira 2022-2023 ikasturtean zehar EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko ekintzak gara ditzaten.

Osasuneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egiten baita laguntza horien deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2022-2023 ikasturtean zehar. Agindu horretako 12. artikuluari jarraituz, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Batzorde horrek 2022ko azaroaren 30ean egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei I. eranskinean aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 8a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala