Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
11

AGINDUA, 2022ko abenduaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluarekin, lege hori garatzen duen Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluekin, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluekin bat etorriz, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irati Agorria Cuevas andrea kentzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari Maialen Olabe Agirre andrearen ordezkoaren kargutik, Euskadiko Eskola Kontseiluan.

2. artikulua.– Ander Bargos Bouzas jauna izendatzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari Maialen Olabe Agirreren ordezko, Euskadiko Eskola Kontseiluan.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala