Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2

1875/2022 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Luisa María Díez Azurmendi andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 384/2017 Ebazpenaren bidez, Luisa María Díez Azurmendi andrea izendatu zuten Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Luisa María Díez Azurmendi andrea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, borondatezko erretiroagatik, Debagoieneko ESIko zuzendari-gerente gisa, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 4ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Debagoieneko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala