Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5743

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2022ko uztailaren 28an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2022-09-05; 167. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2022ko uztailaren 28ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.

Bigarrena.– Zerrenda hori https://www.ivap.euskadi.eus/2022-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta ondoren adierazten diren lekuetako iragarki-tauletan argitaratzeko agintzea:

Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia-San Sebastián kalea 1; PK: 01010.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18; PK: 48009.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28; PK: 20007.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea; PK: 20560.

Hirugarrena.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten den edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala