Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5737

AGINDUA, 2022ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidegoei eta Eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen duenez, lege hori indarrean jarri ondoren, euskal administrazio publikoek erabaki ahal izango dute enplegu publikoan sartzeko kontsolidaziorako hautaketa-prozesu bereziak egitea, aldi baterako enplegua egiturazko lanpostuetan finkatzeko beharrezko neurri gisa.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeak seigarren xedapen gehigarrian ezartzen ditu iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan jarraitu beharreko irizpideak. Hala, ezartzen du administrazio publikoek, salbuespen gisa eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren (aurrerantzean, EPOETB) 61.7 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituztela 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe beteta egon diren plazak, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. Aurreikuspen horri lege beraren zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoa gehitzen zaio, eta, gainera, adierazten da seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituztela izaera horretako langileek aldi baterako okupatutako egiturazko plaza hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2019., 2021. eta 2022. urteetarako enplegu publikoko eskaintzak Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 17ko, 2021eko abenduaren 21eko eta 2022ko maiatzaren 24ko erabakien bidez onartu ziren, eta 2019ko abenduaren 30eko EHAAn (247. zk.), 2021eko abenduaren 28ko EHAAn (258. zk.) eta 2022ko maiatzaren 30eko EHAAn (103. zk.) argitaratu ziren.

Bestalde, aipatutako 7/2021 Legearen bigarren xedapen gehigarriak – finkatzeko salbuespenezko prozesuak – ezartzen duenez, lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa alde batera utzi gabe, administrazio publikoek enplegua egonkortzeko prozesuak egin ahal izango dituzte euskal funtzio publikoan lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko, enplegu publikoari buruzko Estatuko oinarrizko legerian xedatutakoaren esparruan. Egonkortzeko salbuespenezko prozesu horien bidez betetzen da Enplegu Publikoaren Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legearen aipatutako xedapenetan jasotako agindua.

Horretarako, aipatutako lege-arauetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluan eta II. tituluko IV. kapituluan (langileak hautatzeari buruzkoa) ezarritakoaren arabera, eta lege horren 6.1.i) artikuluan emandako eskumenak baliatuz, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren II. kapituluko 4. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko lan-legepeko langile finko izateko salbuespenezko egonkortze-prozesu hauek deitzea, plaza kopurua eta bakoitzari dagokion eranskina adierazita:

a) Hezkuntza Laguntzako Langileen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

b) Transkribatzaile eta material-egokitzaile kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

c) Zeinu-mintzairaren interprete kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

d) Fisioterapeuta kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

e) Okupazio Terapeutaren kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

f) Gizarte-langilearen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Deitutako prozedurak arautuko dituzten oinarriak onartzea. Oinarri horiek eranskin hauetan daude jasota:

I. eranskina: sei lehiaketetarako oinarri komunak.

II. eranskina: Hezkuntza-laguntzako Espezialisten kategoriarako oinarri espezifikoak.

III. eranskina: Transkribatzaile eta material-egokitzaile kategoriarako oinarri espezifikoak.

IV. eranskina: Zeinu Hizkuntzako Interpretearen kategoriarako oinarri espezifikoak.

V. eranskina: Fisioterapeuta kategoriarako oinarri espezifikoak.

VI. eranskina: Okupazio Terapeuten kategoriarako oinarri espezifikoak.

VII. eranskina: Gizarte-langile kategoriarako oinarri espezifikoak.

Hirugarren artikulua.– Deialdiko kategorietan baloratu beharreko merezimenduei dagozkien baremoak onartzea. Agindu honen II. eta VII. eranskinetan daude jasota.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA

1.– Xedea.

1.1.– I. eranskin honen xedea da egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten arau orokorrak ezartzea, Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Baldintzak betetzeko datak.

Eskatzaileek 2.3 oinarrian aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta baldintza horiek betetzen jarraitu beharko dute kontratua formalizatu arte.

2.2.– Betekizunak egiaztatzeko modua.

Baldintzak egiaztatzeko modua oinarri hauen 4.4 eta 9. ataletan ezartzen da.

2.3.– Parte hartzeko betekizun orokorrak.

Hauek dira hautaketa-prozesuetan onartua izateko baldintzak:

a) Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, eta herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidezko banantzerik ez badago, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

b) Lortu nahi den kategoriari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

c) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adinera ez iristea.

d) Edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen diziplina-espediente bidez zerbitzutik kentzeko zehapena jaso ez izana, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza absolutua edo berezia jaso ez izana, banantzeko edo desgaitzeko subjektua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikora iristea eragozten dion diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, baldintza berberetan.

e) Kategoria bakoitzerako oinarri espezifikoetan adierazitako ikasketa-maila izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez erortzea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita. Hezkuntza Saileko Lanbide Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak mediku-azterketak egingo dizkie hautatutako pertsona guztiei, funtzio horiek behar bezala betetzeko behar diren baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituztela egiaztatzeko, erreferentzia gisa hartuta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida, lanpostuen zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena.

g) Epai irmo bidez espetxe-zigorrik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa).

Horretarako, lanbidean edo jardueran aritu nahi duten pertsonek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, delitu horiengatik kondenarik jaso ez dutela egiaztatzeko.

h) Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatzen den prozesuari eta kategoriari dagokiona. Tasa horren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.

i) Lan-legepeko langile finkoa ez izatea lehiatzen den kategorian.

j) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza.

3.– Desgaitasuna duten pertsonen sarbidea.

3.1.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, 2. oinarrian aipatzen diren parte hartzeko baldintzak betetzeaz gain, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, Imsersoren edo baliokidearen aldetik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2.– Eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen ehuneko zazpiko kupo bat gordeko da desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten. Oinarri espezifikoetan, txanda eta modalitate bakoitzean deitutako plaza kopurua adieraziko da.

3.3.– Hautagairik ez dagoelako edo hautaketa-prozesuak gainditu ez dituztelako bete gabe geratzen diren desgaitasunak dituzten pertsonentzat gordetako plazak kasuan kasuko prozesuaren barruan sarbide orokorreko modalitatean eskaintzen diren plazei gehituko zaizkie. Hala ere, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako eta haiek betetako plazak ez badira iristen deitutako plazen % 3ko tasara, bete gabeko plazak hurrengo lan-eskaintza publikoaren ehuneko zazpiko kupoari gehituko zaizkio, % 10eko gehieneko mugarekin, Enplegu publikorako sarbidea eta desgaitasuna duten pertsonen lanpostu-betetzea arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren arabera.

4.– Eskabideak aurkeztea.

4.1.– Prozesuan onartzea.

Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte hartu nahi duten hautaketa-prozesu bakoitzeko. Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako hauek bete beharko dira: 1) eskabidea atal guztietan bete, 2) eskabidea epearen barruan aurkeztu eta 3) langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasak ordaindu. Era berean, eskabideak egiteko epea amaitzen denean, eskatutako baldintza guztiak bete beharko dira.

4.2.– Eskabideak aurkezteko epea eta langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren ordainketa.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak ezartzen duen epean aurkeztuko dira. Ebazpena EHAAn argitaratuko da.

4.3.– Eskabideak aurkezteko modua.

Ahal dela, eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da.

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteari dagokionez, Interneteko helbide hauetan eskuragarri dagoen eskabidea bete beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/ – «2022ko EPE. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» – «Onarpen-eskaera» eta https://hezigunea.euskadi.eus/ – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» – «Onarpen-eskaera».

Eskabidea betetzean, hartu-agiri bat lortuko da (erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakia eta tasa 3.2.a) oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko behar diren datuak dituena. Era berean, izangaiarentzako frogagiri bat lortuko da (Interesdunarentzako alea).

Eskabidea bete ondoren, hautaketa-prozesuan zehar izangai bakoitzaren espedienteari buruz argitaratzen den informazioa Hezigunearen atarian (https://hezigunea.euskadi.eus /) eskuratuko da, erabiltzailea (NAN) eta pasahitza sartuta.

Informazio hori pasahitz horren bidez eskuratuko dute Hezkuntza Sailak emandako pasahitza duten izangaiek (Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakasleak ez diren langileen ordezkogaien zerrendan daudelako edo beste prozesu batzuetan parte hartu dutelako). Pasahitza ez badute gogoratzen edo galdu badute, beste bat lortu ahal izango dute Heziguneko atari horretan, «Nire pasahitza ahaztu dut» atala hautatuz.

Pasahitzik ez duten izangaien kasuan, sistemak pasahitz bat esleituko die prozesuari buruzko informazioa eskuratu ahal izateko, eta SMS bidez bidaliko zaie eskabidean adierazitako telefono mugikorrera, eskabidea betetzen amaitu duten unean. Erabiltzailea izangaiaren NAN edo AIZ izango da, hala badagokio.

4.4.– Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Parte hartzeko eskaera aurkezteko ezarritako epe berean, eskaera aurkeztu ondoren, agindu honen kategoria bakoitzari dagokion eranskinean aurreikusitako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da, kontuan hartuta ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduen egiaztagiriak soilik alegatu eta aurkeztu beharko direla, eta ofizioz konputagarriak izan arren, Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak. Horretarako, jasota daudela egiaztatu beharko dute eskatzaileek.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da alegatzen diren merezimenduak eta baldintzak eskuratzeko erreferentziazko data.

4.4.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-administrazioan egindako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, eta ofizioz zenbatuko dira.

Gainerako administrazio publikoetan emandako zerbitzuak alegatu beharko dira egiaztagiriaren kopia sinple bat aurkeztuta. Dokumentu horrek, administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduan, lan egindako aldiak banakatu beharko ditu, taldea, kidegoa, aukera, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena zehaztuz. Zerbitzuak eman ziren lanpostuaren izena edo kategoria ez badator bat deialdi honen xede den kategoriarekin, antzeko eginkizunak bete izana ziurtatu beharko da.

Oinarri hauen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion eginkizunetan eta zerbitzuetan Estatuko Administrazioan emandako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan egindako zerbitzutzat hartuko dira. Izaera bera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeetan emandako zerbitzuek (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 7.4 artikulua), baldin eta, osorik edo zati batean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartuta badaude azken horrek subrogatutako langileek.

Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan zerbitzua ematen emandako denbora egiaztatzeko, lan-denboraren ziurtagiriaz gain, organo eskudunak horretarako ezarritako eredua aurkeztu beharko da (VIII. eranskina). Eredu horrekin batera, GSINren lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da, eta, bertan, harremanaren hasiera- eta amaiera-aldiak adierazi beharko dira. Kasu guztietan, lan egindako aldiak bereiziko dira, betetako lanpostua eta betetako eginkizunak zehaztuta.

4.4.2.– Karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko prozeduretan probak gainditzea eta lan-poltsetan egotea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen alegatuko dira eta ofizioz baloratuko dira, oinarri espezifikoetan ezartzen diren baldintzetan, honako merezimendu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-Administrazioko langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan probak gainditzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-Administrazioaren lan-poltsetan sartzea.

4.4.3.– Titulazioak.

Titulazioak alegatzeko, bai betekizun gisa, bai merezimendu gisa, dagokion izapidean deklaratuko dira, eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren kopia soila ere aurkeztu beharko da, baita homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiriarena ere.

4.4.4.– Hizkuntzak.

Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren eranskinean eta abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak baino ez dira baloratuko (117/2015 Dekretua, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetako tituluen eta ziurtagirien baliokidetasunari buruzkoa). Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak, berriz, oinarrizko izaerarekin ezartzen ditu zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta errege-dekretukoen arteko baliokidetzak.

– Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako tituluak eta ziurtagiriak, merezimenduak alegatzeko epean bi alegatu beharko dira.

– Beste erakunde batzuek emandako tituluak eta ziurtagiriak. Aitorpenaz gain, egiaztagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da.

4.4.5.– Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak IT Txartela ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira, eta merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

4.4.6.– Prestakuntza-ikastaroak.

Dagokion erakundeak edo zentroak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta bertan berariaz adierazi beharko da zenbat kreditu edo ordu iraungo duen ikastaroak. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, ez da puntuaziorik lortuko atal honetan.

Ofizioz zenbatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak antolatutako ikastaroak, bai eta sail horren etengabeko prestakuntza-planean sartutako edo hark onartutako jarduerak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan badaude.

4.4.7.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) kontsulta egingo da. Erregistro horretan jasota ez dauden euskararen ezagutza-ziurtagiriak edo -tituluak dituztenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko dute egiaztagiria. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan zehazten dira (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena; 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

4.4.8.– Desgaitasuna duten pertsonek sarbide-modalitatean parte hartzeko baldintza.

Deialdiaren 3.1 oinarrian ezarritako sarbide-modalitatean parte hartzeko baldintza – % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortzea – adierazpen bidez alegatu beharko da, aitorpena euskal administrazio publikoek egin badute.

Aitorpena beste administrazio publiko batzuek egin badute, aitorpen-dokumentuaren kopia sinplea ere aurkeztu beharko da.

4.5.– Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasak ordaintzeko modua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), deialdi honetan parte hartu ahal izateko, hautagai bakoitzak inskripzio-tasa ordaindu beharko du eskabide bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, eta ordaindu beharreko zenbatekoa epe horretan indarrean dagoen araudiaren arabera dagokiona izango da.

Zenbatekoa https://euskadi.eus/nireordainketa egoitza elektronikoaren ordainketa-pasabidearen bidez sartuko da. Bi ordainketa-modalitate daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modu hori eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, eta ordainketa erakunde hauetako baten banka elektronikoko bezeroa bada egin ahal izango da: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez edo Visa edo Mastercard txartelen bidez ere egin daiteke.

2.– Off-line ordainketa.

Ordainketa-gutun inprimatuarekin, honako banketxe hauetako edozein sukurtsaletara joan daiteke, eta kutxazain automatikoetan ere ordaindu ahal izango da, barra-kodearen irakurketa optikoarekin edo eskuzko datu-kapturarekin:

– Banco Santander.

– Bankia.

– Bankoa.

– BBVA.

– Caixabank.

– Kutxabank.

– Laboral kutxa.

– Rural kutxa.

– Sabadell Guipuzcoano.

Era berean, ordainketa-gutunean agertzen den QR kodea eskaneatzeko aukera dago, telefono mugikor batetik, eta automatikoki sartzen da ordainketa-pasabidera. Ez da beharrezkoa egiaztagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

4.6.– Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaintzen ez bada, prozesutik kanpo geratuko da.

Hala ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat izanez gero, errekerimendua egingo da 10 egun balioduneko epean akatsa zuzen dadin.

Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaintzeak ez du inola ere ordezkatuko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea, oinarri honetako aurreko ataletan adierazitakoaren arabera.

5.– Izangaiak onartzea.

5.1.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, gehienez ere hilabeteko epean. Ebazpen horretan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du, eta zerrenda hori non erakutsiko den adieraziko du.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» edo https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/(«2022ko EPE. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua»).

Zerrendan izangai bakoitzak parte hartzen duen kategoria agertuko da, bai eta, baztertuz gero, horren arrazoia ere.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena adierazitako lekuan argitaratuz gero, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

5.2.– Erreklamazioak.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, hala badagokio, zuzendu ahal izango da baztertzea eragin duen akatsa. Dagokion tasa ez ordaintzea ez da akats zuzengarritzat jotzen. Halaber, beren datu pertsonalak jasotzean akatsak atzeman dituztenek epe horretan bertan adierazi ahal izango dute.

Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta eranskin honetako 4.1 oinarrian aipatutako ebazpenean adierazitako lekuetan aurkeztuko dira.

Interesdunak ez badu adierazitako epean zuzentzen baztertzeko arrazoia izan den akatsa, eskaeran atzera egin duela ulertuko da inguruabar hori adierazten duen berariazko ebazpen baten bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

5.3.– Lehentasun-hurrenkera ezartzea, kategoria baterako baino gehiagorako eskabideak aurkezten badira.

Salbuespenezko hautaketa-prozesu honetarako eskabide bat baino gehiago egin bada kategoria desberdinetan, hautagaiak ezin izango dira hautatuak izan kategoria batean baino gehiagotan. Lehentasun-hurrenkera izangai bakoitzak aukeratu beharko du, «Kontsulta pertsonalizatuak» atalaren bidez. Atal horretara https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua», onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko ezarritako epe berean.

Kautelaz, lehentasun-ordena adierazi beharko dute, halaber, kategoria batean baino gehiagotan baztertuta daudenek eta baztertzearen aurkako erreklamazioa aurkezten dutenek.

Lehentasun-hurrenkera zehaztu ezean eta kategoria batean baino gehiagotan hautatuak izateko aukera izanez gero, puntuazio handiena lortu duten kategorian baino ez dira hautatuko, eta puntuazio bera lortuz gero, eskabidea lehenengo aurkeztu duten kategorian, aurkezpen-data eta -ordua kontuan hartuta.

5.4.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Aurkeztutako erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez onartu edo ezetsiko dira, eta ebazpen horretan onartutzat emango da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpena eta behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarako adierazitako leku berean argitaratuko dira.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztenik. Beraz, onartutako pertsonek prozedura honetan parte hartzetik eratorritako eskubideak izateko, ezinbestekoa izango da oinarri hauen 9. atalean jasotako dokumentuak aurkeztea eta, ondorioz, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, bai eta azterketa medikoa gainditzea ere.

6.– Hautaketa-organoak.

6.1.– Horretarako izendatutako epaimahaiek hautatuko dituzte hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileak.

6.2.– Osaera.

6.2.1.– Epaimahaiburuak, bi mahaikidek eta idazkari batek osatuko dituzte epaimahaiak. Idazkari horrek hitza izango du, baina botorik ez. Laurek karrerako funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak izan beharko dute.

Epaimahaiak izendatzerakoan, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.b) eta 20.3 artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Langileak kudeatzeko zuzendariak izendatuko du zuzenean lehendakaria, eta karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izan beharko du.

Bi kideak zozketa bidez hautatuko dira, eta dagokion lan-kategoriako langile lan-kontratudun finkoak edo dagokion lan-kategoriako kidego edo eskalako karrerako funtzionarioak izan beharko dute.

Salbuespen gisa, eta justifikatutako arrazoiengatik, beste administrazio publiko batzuei eskatu ahal izango zaie enplegatuak izatea epaimahaietako kide izateko, edo beste kategoria bateko langile lan-kontratudunekin osatu ahal izango dira epaimahaiok.

Epaimahaiak, egoki iritziz gero, espezialisten aholkularitza izan dezake. Pertsona horiek, epaimahaiarekin lankidetzan, beren espezialitate teknikoetan aholku ematera mugatuko dira.

Epaimahaikide izatea norberaren izenean izango da beti, eta ezin izango da beste inoren izenean edo izenean aritu.

Epaimahaiko kide titular bakoitzeko, prozedura bera erabiliz, ordezko kide bat izendatuko da.

6.2.2.– Hautaketa-prozeduran zehar egoera hauetakoren batean dauden karrerako funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak salbuetsita daude epaimahaietan parte hartzetik:

a) Kidegoan edo kategorian zerbitzu aktiboaz bestelako administrazio-egoera.

b) Ikasturte osorako ordaindu gabeko baimena.

c) Partzialki ordaindutako baimena.

d) Lanaldia murrizteko baimena.

e) Lanera joateko erabateko liberazioa dakarren ordezkaritza sindikaleko eginkizunak betetzeko lizentzia.

f) Lizentzia semea edo alaba jaiotzeagatik, adopzioagatik edo harreragatik, edo edoskitzea metatzeagatik.

g) Haurdunaldiko arriskuagatiko lizentzia.

h) Aldi baterako ezintasunagatiko lizentzia, iraupen luzekoa. Noizbehinkako gaixotasunak eragindako aldi baterako ezintasunari dagokionez, dagokion medikuak eman behar du, baina horrek ez du salbuesten epaimahaietan parte hartzeko betebeharretik. Egoera horretan dagoen pertsona epaimahaiko titular edo ordezko izendatu bada, eta hautaketa-prozesuari ekin aurretik lortzen badu alta, epaimahaian sartu beharko du.

Adierazitako kasuren batean dauden pertsonak izendatu badira zozketan, eragindako pertsonak lekapena eskatuko dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, bost egun balioduneko epean, hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6.3.– Izendapena.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ebazpen bidez izendatuko dira epaimahaikideak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendarekin batera.

6.4.– Hautaketa-organoetako kideen abstentzioa eta errekusazioa.

Hautaketa-organoetako kideek ez dute jardun beharko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari jakinarazi beharko diote, agiri bidez behar bezala justifikatuta, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kategoria bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatzeko lanak egin badituzte.

Mahaiburuak hautaketa-organoetako kide guztiei berariaz eskatuko die aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeretan ez daudela adierazteko.

Era berean, aurreko kasuetako bat gertatzen denean, interesdunek hautaketa-organoetako kideak errefusatu ahal izango dituzte edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Langileriaren Kudeaketa zuzendariak dagokion ebazpena emango du, baiesteko edo ezesteko.

6.5.– Jarduteko arauak.

Epaimahaiburuek deialdia egin ondoren, epaimahaiak eratuko dira. Epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek, eta, gutxienez, kideen erdiek parte hartuko dute.

Epaimahaiburuaren ordezkapena Langileriaren Kudeaketa zuzendariak baimenduko du; epaimahaikidearena, berriz, jardun behar duten epaimahaiburuak, kontuan hartuta izendaturiko xedapenean agertzen diren ordezko kideetako batek egin beharko duela.

Eratze-bilkura modu presentzialean zein telematikoan egin ahal izango da, eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 17. artikuluan xedatutakoa beteko da. Ekitaldi horretan bertan izendatuko da idazkaria.

Hautaketa-organoak eratu ondoren, organo bakoitzak eraketa-akta bidaliko dio, kide guztiek sinatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, ahalik eta lasterren. Balio osoz jarduteko, lehendakariak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo, bestela, haien ordezkoek, eta, gutxienez, kideen erdiek.

Epaimahaikideen artean kidegoan antzinatasun txikiena duen pertsona arituko da idazkari, hautaketa-organoak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

Epaimahaiek beren lanetan aholkulari espezialistak eta laguntzaileak sartzea proposatu ahal izango dute. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenengoen eginkizuna izango da epaimahaikideei aholkularitza ematea beren espezialitateko merezimenduak ebaluatzeko. Laguntzaileek organo horiekin lankidetzan jardungo dute, haiek agindutako laguntza-zeregin teknikoak eginez.

Epaimahaiak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era bitarteko artikuluetan ezarritako arauen arabera jardungo du.

Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Berdinketak lehendakariaren kalitatezko botoak ebatziko ditu.

6.6.– Ahalmenak.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta prozeduraren gardentasun eta objektibotasunaren eta deialdiaren oinarriak zorrotz betetzearen erantzule izango da.

Era berean, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta deialdia behar bezala garatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu, oinarrietan aurreikusi gabeko kasuetan hartu beharreko irizpideak ezarriz.

6.7.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.

Epaimahaikideek zerbitzuagatiko kalte-ordainak jasoko dituzte, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu hori zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa da, eta osagarri gisa aplikatuko da.

Era berean, dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte epaimahaiari aholkuak ematen dizkiotenek edo hari zaintza edo laguntza materialeko lanetan laguntzen diotenek.

7.– Puntuazioa esleitzea eta argitaratzea.

7.1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte burututako merezimenduak baino ez dira barematuko.

7.2.– Izangai bakoitzak gehienez ere 100 puntu lor ditzake bere merezimenduak baloratuta.

7.3.– Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du, kategoriaren arabera dagozkien eranskinetan zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

7.4.– Lehiaketan lortutako puntuazioen publizitatea.

7.4.1.– Behin-behineko zerrendak.

Merezimenduen balorazioa egin ondoren, behin-behineko zerrenda dagokion epaimahaiak argitaratuko du, esteka honetan: «Iragarki-taula»: https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kategoria – «Epaimahaia» – «Iragarki-taula».

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute behin-behineko zerrenden aurka, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion kategoriako epaimahaiburuari zuzenduko zaizkio, eta aipatutako Interneteko helbidearen bidez aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kategoria – «Epaimahaia» – Erreklamazioak.

7.4.2.– Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioen epea amaituta, eta aurkeztutakoak ebatzita, espezialitate bakoitzeko epaimahaiak merezimenduen baremoan lortutako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu.

7.4.3.– Behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko datak.

Argitalpen-data merituak barematu behar zaizkien parte-hartzaileen kopuruaren araberakoa izango da. Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratzen diren unean, epaimahaiak SMS bana bidaliko dio izangai bakoitzari (eskabidean adierazitako telefono mugikorraren zenbakiaren bidez), informazio gisa, argitaratze horren berri emanez.

7.4.4.– Behin betiko puntuazioen aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, eta interesdunek, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko dute azken ebazpenaren aurka.

8.– Izangaiak ordenatzea eta hautaketa-prozesuak gainditzea.

8.1.– Jarduketa horiek egin ondoren, izangaiak kategoriaren eta puntuazioaren arabera ordenatuko dira.

8.2.– Lehentasun-klausula.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, baldin eta trebakuntzaren ikuspegitik emakumeen eta gizonen artean gaitasun bera badago, emakumeei emango zaie lehentasuna emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den plaza edo kategoriei buruzko deialdietan. Salbuespena izango lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean – nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik –; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Ondorio horietarako, hautagaien artean gaitasun bera dagoela ulertuko da hautaketa-prozesuetako azken puntuazioan berdinketa gertatzen denean, hau da, kasuan kasuko merezimendu guztiak baloratu ondoren.

Dagozkion eranskinetan zehaztuko da artikulu horretan xedatutakoa aplikatuko den ala ez, deitutako plazetan emakumeek duten ordezkaritzaren arabera.

8.3.– Lortutako puntuazio globalen arabera izangaiak ordenatzerakoan berdinketarik gertatuz gero, irizpide hauen arabera ebatziko dira, hurrenez hurren:

1.– Esperientzia espezifiko gisa baloratu daitekeen esperientzia-egun gehien dituenaren alde.

2.– Esperientzia orokor gisa baloratu daitekeen esperientzia-egun gehien dituenaren alde.

3.– Hezkuntza Laguntzako Espezialista, Fisioterapeuta eta Okupazio Terapeuten kategorietan deitutako edozein hautaketa-prozesutan eskatutako kategoriara sartzeko prozeduretan probak gainditu eta baremoaren atalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

4.– Lan-poltsetan egoteari dagokion baremoaren atalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

5.– Titulazioei dagokien baremoaren atalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

6.– Zeinu Hizkuntzako Interpretearen, transkribatzailearen eta material-egokitzailearen, fisioterapeutaren, gizarte-langilearen eta Okupazio Terapeutaren kategorietan informatika-ezagutzei dagokien baremoaren atalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

7.– Zeinu Hizkuntzako Interpretearen, transkribatzailearen eta material-egokitzailearen, fisioterapeutaren, gizarte-langilearen eta Okupazio Terapeutaren kategorietan hizkuntzei dagokien baremoaren atalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lehen enplegu-harremanaren data, eskatutako kategorian.

9.– Berdinketak jarraitzen badu, lehen abizenaren hurrenkera alfabetikoa izango da, G letratik hasita, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 14ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko hautagaiak kudeatzeko prozesuan ordena alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza, bai eta ikasturte horretan dei daitekeen beste edozein hautaketa-prozesutan ere (2021eko urriaren 28ko EHAA, 215. zk.).

8.4.– Izangaiek plaza aukeratu ondoren, lortu nahi duten kategorian lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, hautatu diren pertsonak zehaztuko dira.

Hautatutako pertsonen kopuruak ezin izango du gainditu merezimendu-lehiaketa honetarako deitutako plazen kopurua, lanbide-kategoria bakoitzean. Eta ezingo dira hautatu merezimendu-lehiaketaren baremoan 0 puntu dituzten parte-hartzaileak.

8.5.– Hautatutako pertsonen zerrendak argitaratzea.

8.5.1.– Hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak. Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratzeko, eta zerrenda horiek non erakutsiko diren adieraziko du.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrendak, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langilea/ («2022ko EPE. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu behar dira).

Behin-behineko zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horietan egon litezkeen akatsengatik, 5 egun balioduneko epean.

8.5.2.– Hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, puntuazioaren arabera hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira Langileak kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Ebazpena eta hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/(«2022ko EPE. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta), interesdunei jakinarazteko.

Ebazpena horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

8.5.3.– Kategoria bakoitzean hautatutako izangaien behin betiko zerrendekin batera, hautatutako ordezko izangaien zerrenda egingo da, ordenatuta eta kopuru berean.

Hautatutako ordezkoen zerrenda hori erabiliko da aldez aurretik hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu, honako arrazoi hauengatik:

– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, lan-kontratuak sinatu arte.

– Egon daitezkeen errekurtsoak zenbatetsiz.

– Eskatzen den dokumentazioa ez aurkezteagatik edo aurkezpenetik ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatzen diren baldintzetako bat ez duela betetzen edo eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko eta psikikoa ez duela.

Arestian aipatutako hiru kasuetako bat gertatuz gero, ordezkoen zerrendan agertzen den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratuko da, eta aipatutako inguruabarren ondorioz hutsik geratu diren plazak adina izangai hautatuko dira, betiere kontuan hartuta kategoria bakar batean hautatuak izateko muga.

Beraz, beste kategoria batean hautatutako pertsonen behin betiko zerrendan agertzen diren ordezko hautatuak badaude, zerrenda osagarria argitaratu baino lehen, 5 egun balioduneko epea emango zaie hautatuak izan ziren kategorian jarraitzea edo ordezko izendatu zituzten kategorian sartzea aukeratzeko. Adieraziko ez balute, lehenengo hautatua izan ziren espezialitatean jarraitzen dutela ulertuko da.

9.– Dokumentuak aurkeztea.

9.1.– Hautaketa-prozedurak gainditu dituzten izangaiek dokumentuak aurkeztea:

Hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, pertsona horiek Hezkuntza Sailak eskatzen dizkien dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Agiri hauek baino ez dira aurkeztu beharko: prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez direnak edo eskatzaileen baldintza pertsonalei buruzkoak, prozeduran zehar mantendu behar direnak, hala nola desgaikuntza-, ezintasun- edo bateraezintasun-inguruabarrik ez izatea edo desgaitasun-mailaren aitorpenari eustea modalitate honetan parte hartu dutenentzat.

9.2.– Dokumentuek bete beharreko baldintzak.

Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak izan behar dute, edo lokalizatzailea edo sinadura elektronikoa duten dokumentuak, aldaezinak izan daitezen.

Dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko da. Dokumentu bat beste hizkuntza batean idatzita badago, dokumentu horrekin batera zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da.

9.3.– Aurkezteko lekua eta epea.

Hogei egun balioduneko epean, hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona horiek Hezkuntza Sailak eskatutako dokumentuen kopia aurkeztu beharko dute, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduarekin batera.

9.4.– Bete nahi den lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko eta, horrela, hautatutako pertsonek beren lanpostuaren eginkizunak eraginkortasunez eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko deituko zaie. Gaitasun hori zehazteko, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida hartuko da erreferentziatzat, lanpostuen zereginak eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena. Azterketa horren emaitza «gai» edo «ez gai» izango da, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari helaraziko zaio. Pertsona horrek errekurtsoa jartzen badu ez-gaitzat hartzeko arrazoiak eskatzeko, behar diren azalpenak emango dira, hau da, zer zereginetarako ez dagoen ezgaituta.

Justifikaziorik gabe osasun-azterketara joaten ez badira, ez-gaitzat joko dira. Justifikatutako arrazoirik badago, beste egun batean joan beharko da osasun-azterketara, eta ez dago justifikaziorik proba behin betiko salbuesteko.

9.5.– Dokumentuak ez aurkeztearen ondorioak.

Aipatutako epearen barruan dokumentazioa aurkezten ez dutenek, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela, edo dagozkien zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa ez dutela, ezin izango dute langile lan-kontratudun finkoak izan, eta haien jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe. Era berean, osasun-azterketa egiteko gai ez direla adierazten dutenek eskubide guztiak galduko dituzte.

10.– Langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea.

Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ebazpen bidez ezarriko da langile lan-kontratudun finkoa izateko nahitaezko izapideak formalizatzeko epea.

Ezarritako egunetan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, kontratua sinatzen ez dutenek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko langile lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

11.– Lan-poltsa.

Hautaketa-prozesuak amaitzean, deitutako kategorietako behin-behineko eta bitarteko langileen zerrendak mantenduko dira.

Merezimendu-lehiaketa honek ez du lan-poltsa handitu edo sortuko.

12.– Datu pertsonalen tratamendua.

Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak hautaketa-prozedura honetan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Datu horiek «Hautaketa- eta hornikuntza-prozesuak» izeneko tratamendu-jardueraren Tratamendu Jardueren Erregistroan tratatu eta sartuko dira (Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza da erregistro horren arduraduna), prozedura horren kudeaketaren ondoriozko administrazio-izapideak egiteko eta aplikatu beharreko lege-betebeharrak betetzeko behar den tratamendua emateko.

Hala badagokio, datu-lagapenaren hartzaile izan daitezke Estatuko Administrazioko organo eskudunak, Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, sindikatuak eta langileen batzordeak.

Interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta webgunean kontsulta daitezkeen beste eskubide batzuk ere (https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/049100-capa2-eu.shtml)

Bai datu pertsonalen tratamendua, bai datu horiek hirugarrenei lagatzea eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, datuen aurka egiteko eta datu horiek transferitzeko eskubideak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (2018ko abenduaren 6ko BOE), Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

II. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere, 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Hezkuntza Laguntzako espezialista gisa funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko erregimenaren bidez, edo edozein Herri Administraziotan aplikatzekoa den Hitzarmen Kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoak betez, edozein Herri Administraziotan egindako zerbitzu-hilabete oso bakoitzeko 0,033 puntu, 10 puntu gehienez.

• Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan hezkuntza-laguntzako espezialisten kategorian edo aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritako eginkizunen antzekoetan emandako zerbitzuak: 0,017 puntu hilabete oso bakoitzeko; gehienez ere, 5 puntu.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan hezkuntza-laguntzako espezialista gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,166 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Langile lan-kontratudun langile finko izateko, ordezkapen-zerrendetako eta prestakuntzako prozeduretan probak gainditzea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Sailaren mendeko Hezkuntza-laguntzako espezialista finkoaren kategorian sartzeko prozeduretan probak gainditzeagatik, 2002. urteaz geroztik deitutako edozein hautaketa-prozesutan, 7 puntu barne.

2.2.– Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Espezialistaren kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez 30 puntu emango dira, honela:

• Lan-poltsan hezkuntza-laguntzako espezialistaren kategorian izena emanda egotea: 5 puntu.

• Lan-poltsan hezkuntza-laguntzako espezialistaren kategorian izena emanda egotea, azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuekin: 25 puntu.

2.3.– Prestakuntza.

Prestakuntzako gehieneko puntuazioa 3 puntukoa izango da, baremo honen arabera:

2.3.1.– Prestakuntza akademikoa: edo titulazio ofizialen ondoren (hezkuntza-laguntzako espezialistaren kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). Titulu bakoitzeko 1,5 puntu:

– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.

– Gradua.

– Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura.

Atal honetan gehienez 3 puntu lor daitezke.

2.3.2.– Etengabeko prestakuntza: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak eta eskola-antolamenduarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez ere 2 puntu, Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatuak. Ikastaro horiek honela baloratuko dira:

– 10 eta 30 ordu bitartean, 0,50 puntu.

– 31 eta 80 ordu bitartean, puntu 1.

– 81 ordutik gora, 2 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

3.– Euskararen ezagutza: 11 puntu, gehienez.

Euskara jakitea baldintza ez den lanpostuetarako, merezimendu hori honela baloratuko da:

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 edo C2 mailaren baliokidea: 11 puntu.

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 edo B2 mailaren baliokidea (atal honetan HLEA sartzen da): 6 puntu.

4.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, ez baitago emakumeen azpiordezkaritzarik hezkuntza-laguntzako espezialisten postuetan.

III. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
TRANSKRIBATZAILEA ETA MATERIAL-EGOKITZAILEA

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere, 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Edozein Herri Administraziotan funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko erregimenaren bidez, transkribatzaile eta material-egokitzaile gisa edo edozein Herri Administraziotan aplikatzekoa den Hitzarmen Kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoetan egindako zerbitzuengatik 0,033 puntu hilabete oso bakoitzeko, gehienez 10 puntu.

• Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan emandako zerbitzuak, transkribatzaile eta material-egokitzaile kategorian, edo aplikatzekoa den hitzarmenean ezarritako eginkizunen antzekoak betez. Esperientzia horri 0,017 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan transkribatzaile eta material-egokitzaile gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,166 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Ordezkapen- eta prestakuntza-zerrendetan egotea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Saileko Transkribatzaile eta Materialaren Egokitzaile kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez 13 puntu emango dira, honela:

• Lan-poltsan transkribatzaile eta material-egokitzaile kategorian izena emanda egotea: 3 puntu.

• Lan-poltsan transkriptore eta material-egokitzaile kategorian izena emanda egotea, azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuekin: 10 puntu.

2.2.– Prestakuntza.

Prestakuntza bakoitzeko 27 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

2.2.1.– Prestakuntza akademikoa: beste titulazio ofizial batzuk (baldin eta transkribatzaile eta material-egokitzaile kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). Titulu bakoitzeko 5 puntu:

– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.

– Gradua.

– Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

2.2.2.– Etengabeko prestakuntza: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak eta eskola-antolaketarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez ere 15 puntu, Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatuak. Ikastaro horiek honela baloratuko dira:

– 10 eta 30 ordu bitartean, puntu 1.

– 31 eta 80 ordu bitartean, 2 puntu.

– 81 ordutik gora, 4 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

2.2.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak 2 punturekin baloratuko dira gehienez, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Oinarrizko Internet.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.

– Internet aurreratua.

Moduluak gainditu direla egiaztatzeko, IT Txartela ziurtagiria erabiliko da. Modulu beraren hainbat bertsio egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie.

2.2.4.– Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan: 4 puntu gehienez, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

3.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, ez baitago emakumeen azpiordezkaritzarik transkribatzaile eta material-egokitzaile postuetan.

IV. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
ZEINU HIZKUNTZAKO INTERPRETEA

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzeko zenbaketa honela egingo da: esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 15 urteetan lan egindako aldiak batuz, eta esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuz. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Edozein administrazio publikotan funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko araubidearen bidez zeinu-mintzairaren interprete gisa egindako zerbitzuak, edo edozein administrazio publikotan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoak betetzen egindakoak: 0,055 puntu hilabete oso bakoitzeko, gehienez ere 10 puntu.

• Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan zeinu-mintzairaren interprete kategorian edo aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritako funtzioen antzekoak betetzen emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,028 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zeinu-mintzairaren interprete gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,275 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Ordezkapen- eta prestakuntza-zerrendetan egotea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Saileko zeinu-mintzairaren interpreteen kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez ere 13 puntu emango dira, honela:

• Lan-poltsan zeinu-hizkuntzako interpretearen kategorian izena emanda egotea: 3 puntu.

• Lan-poltsan Zeinu Hizkuntzako Interpretearen kategorian izena emanda egotea, azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuekin: 10 puntu.

2.2.– Prestakuntza.

Prestakuntza bakoitzeko 27 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

2.2.1.– Prestakuntza akademikoa: beste titulazio ofizial batzuk (baldin eta zeinu-hizkuntzako interpreteen kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). Titulu bakoitzeko 5 puntu:

– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.

– Gradua.

– Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

2.2.2.– Etengabeko prestakuntza: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak, eta eskola-antolamenduarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez ere 15 puntu, Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatuak. Ikastaro horiek honela baloratuko dira:

– 10 eta 30 ordu bitartean, puntu 1.

– 31 eta 80 ordu bitartean, 2 puntu.

– 81 ordutik gora, 4 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

2.2.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak 2 punturekin baloratuko dira gehienez, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Oinarrizko Internet.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.

– Internet aurreratua.

Moduluak gainditu direla egiaztatzeko, IT Txartela ziurtagiria erabiliko da. Modulu beraren hainbat bertsio egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie.

2.2.4.– Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan: 4 puntu gehienez, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

3.– Euskararen ezagutza: 11 puntu, gehienez.

Euskara jakitea baldintza ez den lanpostuetarako, merezimendu hori honela baloratuko da:

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 edo C2 mailaren baliokidea: 11 puntu.

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 edo B2 mailaren baliokidea (atal honetan HLEA sartzen da): 6 puntu.

4.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, artikulu horretan berdinketa hausteko aurreikusitako klausula aplikatuko da.

V. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
FISIOTERAPEUTA

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere, 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Fisioterapeuta gisa funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko erregimenaren bidez, edo edozein administrazio publikotan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoak betez, edozein administrazio publikotan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,033 puntu, 10 puntu gehienez.

• Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan fisioterapeuta kategorian edo aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritako eginkizunen antzekoetan emandako zerbitzuak: 0,017 puntu hilabete oso bakoitzeko; gehienez ere, 5 puntu.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan fisioterapeuta gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,166 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Langile lan-kontratudun finkoa izateko, ordezkapen-zerrendetako eta prestakuntzako prozeduretan probak gainditzea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Sailaren mendeko lan-legepeko Fisioterapeuta finkoen kategoriara sartzeko prozeduretan probak gainditzeagatik, 2002. urtetik deitutako edozein hautaketa-prozesutan, 17 puntu barne.

2.2.– Hezkuntza Saileko Fisioterapeuten kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez 13 puntu emango dira, honela:

• Lan-poltsan Fisioterapeuta kategorian izena emanda egotea: 3 puntu.

• Lan-poltsan Fisioterapeuta kategorian izena emanda egotea, azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuekin: 10 puntu.

2.3.– Prestakuntza.

Prestakuntza bakoitzeko 10 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

2.3.1.– Prestakuntza akademikoa: Beste titulazio ofizial batzuk (Fisioterapeuta kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). 1,5 puntu titulu hauetako bakoitzeko:

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura eta Gradua.

– Graduondokoak.

– Doktoregoa eta aparteko sariak.

Atal honetan gehienez 3 puntu lor daitezke.

2.3.2.– Etengabeko prestakuntza:

– Prestakuntza-ikastaroak: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia dutenak eta eskola-antolamenduarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez 4 puntu. Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatutako ikastaroak honela hartuko dira kontuan:

– 10 eta 30 ordu bitartean 0,3 puntu.

– 31 eta 80 ordu bitartean, 0,6 puntu.

– 81 ordu baino gehiago, 1,2 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

2.3.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak gehienez puntu 1ekin baloratuko dira, ziurtagiri hauetako bakoitzeko puntu 1:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Oinarrizko Internet.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.

– Internet aurreratua.

Moduluak gainditu direla egiaztatzeko, IT Txartela ziurtagiria erabiliko da. Modulu beraren hainbat bertsio egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie.

2.3.4.– Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan: 2 puntu gehienez, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: 0,5 puntu hizkuntzako.

3.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, fisioterapeuten lanpostuetan ez baitago emakumeen azpiordezkaritzarik.

VI. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
OKUPAZIO TERAPEUTA

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere, 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Okupazio Terapeuta gisa funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko erregimenaren bidez, edo edozein administrazio publikotan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoak betez, edozein administrazio publikotan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,033 puntu, 10 puntu gehienez.

• Titulartasun pribatuko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Okupazio Terapeutaen kategorian edo aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritako eginkizunen antzekoetan emandako zerbitzuak: 0,017 puntu hilabete oso bakoitzeko; gehienez ere, 5 puntu.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Okupazio Terapeuta gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,166 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Langile lan-kontratudun finkoa izateko, ordezkapen-zerrendetako eta prestakuntzako prozeduretan probak gainditzea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Sailaren mendeko lan-legepeko Okupazio Terapeuta finkoaren kategoriara sartzeko prozeduretan probak gainditzeagatik, 2002. urteaz geroztik deitutako edozein hautaketa-prozesutan, 17 puntu barne.

2.2.– Hezkuntza Saileko Okupazio Terapeuten kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez 13 puntu emango dira, honela:

• Okupazio Terapeutaren kategoriako lan-poltsan inskribatuta egotea: 3 puntu.

• Okupazio Terapeutaren kategoriako lan-poltsan izena emanda egotea, azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuekin: 10 puntu.

2.3.– Prestakuntza:

Prestakuntza bakoitzeko 10 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

2.3.1.– Prestakuntza akademikoa: beste titulazio ofizial batzuk (baldin eta Terapia Okupazionalaren kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). 1,5 puntu titulu hauetako bakoitzeko:

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura eta Gradua.

– Graduondokoak.

– Doktoregoa eta aparteko sariak.

Atal honetan gehienez 3 puntu lor daitezke.

2.3.2.– Etengabeko prestakuntza – Prestakuntza-ikastaroak: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia dutenak eta eskola-antolamenduarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez 4 puntu. Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatutako ikastaroak honela hartuko dira kontuan:

– 10 eta 30 ordu bitartean, 0,3 puntu.

– 31 eta 80 ordu bitartean, 0,6 puntu.

– 81 ordutik gora, 1,2 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

2.3.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak gehienez puntu 1ekin baloratuko dira, ziurtagiri hauetako bakoitzeko puntu 1:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Oinarrizko Internet.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.

– Internet aurreratua.

Moduluak gainditu direla egiaztatzeko, IT Txartela ziurtagiria erabiliko da. Modulu beraren hainbat bertsio egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie.

2.3.4.– Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan: 2 puntu gehienez, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: 0,5 puntu hizkuntzako.

3.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, Okupazio Terapeutaen lanpostuetan ez baitago emakumeen azpiordezkaritzarik.

VII. ERANSKINA
LEHIAKETAREN BAREMOA
GIZARTE-LANGILEA

Lehiaketa-faseko kalifikazioa zehazteko, merezimenduen baremo honen arabera dagozkion puntuak batuko dira. Gehienez ere, 100 puntu.

1.– Esperientzia. Esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioa batuz lortuko da esperientzia bakoitzeko guztizko puntuazioa.

Atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, esperientzia egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

Esperientziagatik 60 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

A) Esperientzia orokorra.

• Edozein Administrazio Publikotan Gizarte Langile gisa funtzionario-izendapenaren bidez edo zuzeneko lan-kontratazioko erregimenaren bidez edo edozein Administrazio Publikotan aplikatzekoa den Hitzarmen Kolektiboan ezarritako eginkizunen antzekoetan egindako zerbitzuak, 0,083 puntu lan egindako hilabete oso bakoitzeko, gehienez 10 puntu.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

B) Esperientzia espezifikoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan gizarte-langile gisa emandako zerbitzuak. Esperientzia horri 0,414 puntu emango zaizkio lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 50 puntu.

2.– Ordezkapen- eta prestakuntza-zerrendetan egotea.

Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:

2.1.– Hezkuntza Saileko gizarte-langileen kategoriako lan-poltsetan egoteagatik, gehienez 13 puntu emango dira, honela:

• Lan-poltsan gizarte-langilearen kategorian izena emanda egotea: 3 puntu.

• Lan-poltsan izena emanda egotea azken bost urteetako birbaremazio-prozesuetako batean gutxienez birbarematutako zerbitzuak dituen gizarte-langilearen kategorian: 10 puntu.

2.2.– Prestakuntza.

Prestakuntza bakoitzeko 27 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

2.2.1.– Prestakuntza akademikoa: beste titulazio ofizial batzuk (baldin eta gizarte-langilearen kategorian sartzeko betekizun gisa alegatzen ez badira). Titulu bakoitzeko 5 puntu:

– Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria, Batxilergoa

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.

– Gradua.

– Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

2.2.2.– Etengabeko prestakuntza: lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak eta eskola-antolaketarekin eta gai psikopedagogiko eta sozioedukatiboekin zerikusia dutenak. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako 2004ko Hitzarmen Kolektiboaren II. eranskinean ezarrita daude. Gehienez ere 15 puntu, Hezkuntza Sailak, unibertsitateek eta beste administrazio publiko batzuek eman, koordinatu edo homologatuak. Ikastaro horiek honela baloratuko dira:

– 10 eta 30 ordu bitartean, puntu 1.

– 31 eta 80 ordu bitartean, 2 puntu.

– 81 ordutik gora, 4 puntu.

Ez dira inola ere zenbatuko 10 ordutik beherako ikastaroak.

2.2.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak 2 punturekin baloratuko dira gehienez, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Oinarrizko Internet.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.

– Internet aurreratua.

Moduluak gainditu direla egiaztatzeko, IT Txartela ziurtagiria erabiliko da. Modulu beraren hainbat bertsio egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie.

2.2.4.– Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan: 4 puntu gehienez, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

3.– Euskararen ezagutza: 11 puntu, gehienez.

Euskara jakitea baldintza ez den lanpostuetarako, merezimendu horren balorazioa honela egingo da:

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 edo C2 mailaren baliokidea: 11 puntu.

– Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 edo B2 mailaren baliokidea (atal honetan HLEA sartzen da): 6 puntu.

4.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, artikulu horretan berdinketa hausteko aurreikusitako klausula aplikatuko da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala