Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
5721

IRAGARKIA, Osatek SAko zuzendari-gerentearen xedapenari buruzkoa. Xedapen horren bidez onartzen dira Osatekeko zentroetan destinoa duten erradiologiako mediku espezialisten kategoriako lan-kontratuko langile finko izateko merezimendu-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osatekeko zuzendari-gerentearen 2022ko abenduaren 13ko Xedapenaren bidez, Osatek, S.A.-n lan-kontratu finkoko langile izateko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira. Hautaketa-prozesu horiek 2022ko eskaintza publikoan deitu ziren.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratu behar dira.

Horregatik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, Osatek, S.A.-ren Estatutu Sozialak ezartzen dituen ekainaren 9ko 159/1992 Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendari kudeatzaileak honako hau

XEDATZEN DU:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaprobetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osatek, S.A.-ko zentroetan destinoa duten erradiologiako mediku espezialisten kategoriako lan-kontratuko langile finko izateko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarrena.– Eskainitako lanpostuen zerrenda onartzea. Xedapen honen II. eranskinean agertzen da zerrenda hori.

Laugarrena.– Xedapen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea ezartzea, 2023ko martxoaren 20tik 2023ko martxoaren 28ko 24:00ak arte, oinarri orokorrak onartzen dituen zuzendari kudeatzailearen 2022ko abenduaren 13ko Xedapenaren 7. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, xedapen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osatek, S.A.-ren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko abenduaren 14a.

Zuzendari-gerentea,

JOSU XABIER LLANO HERNAIZ.

I. ERANSKINA
OINARRI ESPEZIFIKOAK, OSATEK, S.A.-N ERRADIOLOGIAKO MEDIKU ESPEZIALISTEN KATEGORIAN LAN-KONTRATU FINKOKO LANGILE IZAERA MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZ ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTENAK

1.– DEIALDIKO DESTINOAK.

Deialdi honen xede izango dira erradiologiako mediku espezialisten kategoriako destinoak, destinoa Osatek, S.A.– ko zentroetan dutenak, II. eranskinean bildutakoak.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, oinarri hauek EHAAn argitaratzen diren egunean izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, oinarri orokorretan eskatutako baldintzez gain:

a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Erradiodiagnostikoko Mediku Espezialista titulua izatea, oinarri orokorretako 5.c) atalean xedatutakoaren arabera.

3.– LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA

LAN-ESPERIENTZIA: gehienez 60 puntu.

a) Espezifikoa erakunde deitzailean: gehienez 54 puntu.

Izangaiek lortu nahi duten kategorian (Osatek, EM) onartuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte, kotizatutako egunen arabera: 0,44 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko. Baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondakinak. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa. Kotizatutako eguntzat hartuko dira Langileen Estatutuaren 46.3 artikuluan jasotako eszedentzia-egunak.

b) Orokorra administrazio publikoan: gehienez 6 puntu.

Izangaiek lortu nahi duten kategorian aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte, Administrazio Publikoan, kotizatutako egunen arabera: 0,05 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko. Baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondakinak. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa.

Kotizatutako eguntzat hartuko dira Langileen Estatutuaren 46.3 artikuluan jasotako eszedentzia-egunak.

Emandako zerbitzu-ziurtagiriek oinarri orokorren 8. puntuan ezarritako baldintzak jaso beharko dituzte.

Zenbaketa osoa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako (Osatek eta administrazio publikoa) eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira.

PRESTAKUNTZA, BESTE HIZKUNTZA BATZUK ETA HAUTAKETA-PROZESUETAN PARTE HARTZEA: 25 puntu, gehienez

Prestakuntza eta beste hizkuntza batzuk: 5 puntu, gehienez.

Ikastaroak: eskatutako destinoarekin zerikusia duten ikastaroetara joatea, eskabideak aurkezteko azken egunera arte egin badira. Ikastaroaren iraupena adierazten ez duten ikastaroei gutxieneko puntuazioa emango zaie (0,1). Ordu-kopurua agertu beharrean, egun-kopurua agertzen den ikastaroetan, eguneko sei ordu zenbatuko dira.

Orduen eta puntuen arteko baliokidetasun-taula honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa esleitzeko, baliokidetasun hau aplikatuko da:

– Kredituen Europako Sistemako (ECTS) kreditu 1: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu 1: 10 ordu.

Ikastaroak kreditu-kopuru jakin bat ezartzen badu, Kredituen Europako Sistemaren kreditu bakoitzeko 0,4 puntu emango dira, eta kreditua Etengabeko Prestakuntzako Batzordearena bada, 0,2 puntu. Ziurtagirian bai ordu-kopurua bai kreditu-kopurua agertzen badira, kreditu-kopurua gailenduko da.

Ikastaroak zenbat ordu irauten duen eta krediturik esleitzen ez den ziurtagirietan, kredituak aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez bezalakoak direnean, edo kredituen ordukako beste baliokidetza bat ezartzen denean, Epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiria eta ikastaroaren edukia kontuan hartuta, dagokion puntuazioa emango du, baina ezin izango du 0,50 puntutik beherako puntuaziorik eman.

Eduki bera duten ikastaroen aurkezpenean, ordu- edo kreditu-kopuru handiena zehazten duena bakarrik puntuatuko da.

Hizkuntzak: Merezimendu gisa baloratuko da aurreikusitako epearen barruan behar bezala egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna, Europako araudiaren arabera, honako puntuazio honekin:

(Ikus .PDF)

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, bai eta edozein administrazio publikok sinatutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.

Hautaketa-prozesuetan parte hartzea: gehienez 20 puntu.

a) 5 puntu emango zaizkie Osatek, S.A.-ren kontratazio-poltsan dauden hautagaiei, lortu nahi duten destino-kategorian.

b) 10 puntu emango zaizkie 2016ko urtarrilaren 1etik gaur arte Osatek, S.A.-ren kontratazio aktiboko poltsan parte hartu duten hautagaiei, kontratazioaren aurreko prestakuntza-prozesua gainditu ondoren lortu nahi den lanpostuaren berezko eginkizunak betez.

10 puntu horiei bi puntu gehituko zaie poltsa aktiboan parte hartu duten 2016. urtearen aurreko urte bakoitzeko, gehienez 20 puntu. Hautagaiak poltsa aktiboan sartu ziren eguna zehazteko, lehenengo aldi baterako kontratuaren eguna hartuko da kontuan.

a eta b atalak ez dira batukariak.

EZAGUTZAREN HEDAPENA: 5 puntu, gehienez.

Eskatutako destino-kategoriarekin zerikusia duten komunikazioak, hitzaldiak eta abarrak argitaratzeagatik, jarraian adierazten den moduan:

Irakasle gonbidatu nazionala: puntu 1.

Nazioarteko irakasle gonbidatua: 2 puntu.

Komunikazioa edo posterra kongresu nazionalean (1. egilea): 0,5 puntu.

Komunikazioa edo posterra nazioarteko biltzarrean (1. egilea): puntu 1.

Argitalpen nazionala (1. egilea): 1,5 puntu.

Nazioarteko argitalpena (1. egilea): 3 puntu.

Argitalpen nazionala (beste egile batzuk): puntu 1.

Nazioarteko argitalpena (beste egile batzuk): 2 puntu.

Ikerkuntza-nahikotasuna: puntu 1.

doktorego-tesia: 2 puntu.

saiakuntza klinikoak: 2 puntu.

ikerketa-proiektuak: 2 puntu.

EUSKARA: gehienez 10 puntu.

Euskararen ezagutza baremo honen arabera baloratuko da, derrigortasun-data igarota ez izateagatik:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala