Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5681

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdira bideratutako zuzkidura ekonomikoaren zenbateko berria (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua). Laguntza horien 2022ko deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez egin zen.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bitartez, Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egin zen 2022ko ekitaldirako (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua). Hirugarren oinarrian deialdiaren baliabide ekonomikoak finkatu ziren, eta, han xedatzen zenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko dira laguntzak.

Deialdiren diru-zuzkidura, guztira, 9.112.000 eurokoa zen: horietatik, 4.440.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei dagozkie (1.168.000 euro, LGENFren ordain gisa, eta 3.272.000 euro, finantzaketa osagarri gisa) eta 4.672.000 euro, LGENF funtsari dagozkio.

Aipatutako 3. oinarriaren 5. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, horren berri emango da, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen da legegintzako dekretu horren bidez).

Kontuan hartuta aipatutako deialdira aurkeztutako proiektuen bolumena, proiektu horien garrantzia eta finantzaketa osagarri handiagoa eskuratzeko aukera, beharrezkotzat jo da aurrekontu-zuzkidura hori handitzea, 6.625.339,95 euro gehiago esleituta; horietatik, 4.582.037,56 euro 2022ko ekitaldiaren kargurako ordainketa-kreditu gisa sartuko dira, eta 2.043.302,39 euro 2023ko konpromiso-kreditu gisa.

Horregatik guztiagatik, eta ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen gehieneko zuzkidura globala handitu dela. Agindu horren bidez, Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira 2022ko deialdirako (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua).

Gehieneko zuzkidura globala 6.625.339,95 euro handituko da, eta, horren ondorioz, laguntzen zenbatekoa, guztira, 15.737.339,95 eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala