Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERMEOKO UDALA
5675

IRAGARKIA, Bermeoko Udaleko enplegua egonkortzeko 2022rako enplegu publikoaren eskaintza zuzentzeari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 31ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako enplegu publikoaren eskaintzan akatsak daudela antzeman da, Lan Eskaintzan jasotako zenbait datu ez datozelako bat 2021eko urtarrilaren 29ko Osoko Bilkuran onartu eta 2021eko otsailaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Lanpostuen Zerrendarekin.

2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren zuzenketa hori 2022ko abenduaren 9ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da (233. zenbakia).

Bermeo, 2022ko abenduaren 12a.

Alkatea,

ARITZ ABAROA CANTUARIENSE.


Azterketa dokumentala