Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5658

1838/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzaileak kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eta V. eranskinetan jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Administrazio Kudeaketako Teknikariaren titulua edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek honako modulu hauei dagozkien informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua eta Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila. Modulu horiek Euskadi Informazioaren Gizartean Planak eskaintzen ditu KZgunea zentro publikoetan.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

V. eranskinean, proba prestatzeko programa eta bibliografia jasotzen dira, hautaketa-prozesu honetan adimen-desgaitasunaren kupoan onartutako adimen-desgaitasuna intelektuala duten parte-hartzaileentzako egokitzapenekin. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean, irakurketa errazeko sistemara egokituta argitaratuko da ebazpen hau, bai eta gai-zerrenda komunari dagozkion galderen multzoa ere, irakurketa errazera egokituak. Era berean, kupo honetan onartutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, irakurketa errazeko sistemara egokituta egongo da proba. Proba egiteko, izangai horiek idatziz erantzun beharko diote galdera sorta bati, ezartzen den gehieneko epean.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 12 destino.

Sarbide orokorra: 11.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 1.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 592 destino.

Sarbide orokorra: 551.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 41.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 31.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 10.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 123 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KATEGORIARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan administrari laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan administrari laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0525 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

c.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

c.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,105 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Administrazio Kudeaketako Teknikariaren edo baliokidearen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten berariazko ikastarotzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:

– SAPeko giza baliabideei, kudeaketa ekonomikoari eta SDH kudeaketari lotutako ikastaroak.

– Lan-osasunari, ergonomiari, gorputz-jarreren higieneari, estresaren kudeaketari, laneko segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak.

– Zerbitzuen kalitatea, erabiltzaileen arreta, telefono bidezko arreta eta pazientearen arretako eremuetako irudi instituzionala.

– Prozesukako kudeaketa.

– Gaitasunak eta konpetentziak, automotibazioa eta talde-lana.

– Kudeaketarako aplikazio informatikoak.

– Artxiboa eta dokumentazioa, historia klinikoak artxibatzea.

– Administrazio-lanaren antolaketa, Osabide Global.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea.

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-errekurtsoak: Printzipio orokorrak: gora jotzeko errekurtsoa, aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.

9.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio publikoetako langileak.

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena.

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak. Pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.

14.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedea. Langileen eremua. Eskubide sozialak. Lanaldi arrunta, lanaldi osagarria, eguneko atsedenaldia, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Ordainsarien araubidea.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: Xedea eta esparrua. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena. Xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Osasun-asistentzia.

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Araudia. Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.

20.– Laneko Arriskuen Prebentzioa Bezeroentzako arreta gunean. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langilearen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak).

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua (1. eta 2. artikuluak) eta I. titulua (3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluak).

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren I. kapitulua (13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21. eta 22. artikuluak).

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren II kapitulua (29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak). III. tituluaren I kapitulua (34., 35. eta 36. artikuluak), III. tituluaren II kapitulua (37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. artikuluak) III. tituluaren III kapituluaI (47., 48., 49., 50. eta 51. artikuluak).

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: V. tituluaren II. kapitulua (112., 113., 114., 115., 116., 117., 118., 119., 120., 121., 122., 123., 124., 125. eta 126. artikuluak).

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko tituluko II. kapitulua (5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13. eta 14. artikuluak) Atariko tituluko V. kapitulua (38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45., 46. eta 46 bis artikuluak).

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I. titulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. titulua (4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. artikuluak). III. titulua (11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: I. kapitulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. kapitulua (4., 5. eta 6. artikuluak). III. kapitulua (7. artikulua).

9.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa (1., 3. eta 43. artikuluak) eta 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak). II. titulua (8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak).

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: I. titulua (1., 2., 3. eta 4. artikuluak). II. titulua (lehenengo kapitulua: 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak; bigarren kapitulua: 10. eta 11. artikuluak). III. titulua (hirugarren kapitulua: 25. eta 26. artikuluak eta 28. artikuluaren lehen araua eta bigarrena).

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 13., 14., 15. eta 16. artikuluak). Zerbitzu sanitarioetako erakundeen eta erakunde sanitario integratuen (ESI) zerrenda: zenbait erabaki, zeinen bidez haien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren.

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluak).

14.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: 1. eta 2. artikuluak, II. titulua, III. titulua, IV. titulua, V. titulua eta IX. titulua. (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 16ko 106/2008 Dekretua).

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: I. kapitulua: 1. eta 2. artikuluak. V. kapitulua: 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27. eta 28. artikuluak. VI. kapitulua: 29., 30., 31., 32., 33., 34. eta 35. artikuluak. VII. kapitulua: 36., 37., 38. eta 39. artikuluak. IX. kapitulua: 41., 42., 43., 44. eta 45. artikuluak. XII. kapitulua: 70., 71., 72., 73., 74. eta 75. artikuluak.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: 1., 2. eta 3. artikuluak. II. kapitulua: 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak.

20.– Informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak. Lehen Mailako Arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Prebentzioko Karpeta Gorria.

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

V. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

(Adimen desgaitasunaren kupoa)

GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea.

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-errekurtsoak: Printzipio orokorrak: gora jotzeko errekurtsoa, aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.

9.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio publikoetako langileak.

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena.

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak. Pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.

14.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedea. Langileen eremua. Eskubide sozialak. Lanaldi arrunta, lanaldi osagarria, eguneko atsedenaldia, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Ordainsarien araubidea.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: Xedea eta esparrua. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena. Xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Osasun-asistentzia.

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Araudia. Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.

20.– Laneko Arriskuen Prebentzioa Bezeroentzako arreta gunean. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langilearen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak).

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua (1. eta 2. artikuluak) eta I. titulua (3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluak).

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren I. kapitulua (13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21. eta 22. artikuluak).

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren II kapitulua (29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak). III. tituluaren I kapitulua (34., 35. eta 36. artikuluak), III. tituluaren II kapitulua (37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. artikuluak) III. tituluaren III kapituluaI (47., 48., 49., 50. eta 51. artikuluak).

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: V. tituluaren II. kapitulua (112., 113., 114., 115., 116., 117., 118., 119., 120., 121., 122., 123., 124., 125. eta 126. artikuluak).

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko tituluko II. kapitulua (5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13. eta 14. artikuluak) Atariko tituluko V. kapitulua (38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45., 46. eta 46 bis artikuluak).

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I. titulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. titulua (4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. artikuluak). III. titulua (11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: I. kapitulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. kapitulua (4., 5. eta 6. artikuluak). III. kapitulua (7. artikulua).

9.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa (1., 3. eta 43. artikuluak) eta 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak). II. titulua (8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak).

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: I. titulua (1., 2., 3. eta 4. artikuluak). II. titulua (lehenengo kapitulua: 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak; bigarren kapitulua: 10. eta 11. artikuluak). III. titulua (hirugarren kapitulua: 25. eta 26. artikuluak eta 28. artikuluaren lehen araua eta bigarrena).

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 13., 14., 15. eta 16. artikuluak). Zerbitzu sanitarioetako erakundeen eta erakunde sanitario integratuen (ESI) zerrenda: zenbait erabaki, zeinen bidez haien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren.

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluak).

14.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: 1. eta 2. artikuluak, II. titulua, III. titulua, IV. titulua, V. titulua eta IX. titulua. (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 16ko 106/2008 Dekretua).

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: I. kapitulua: 1. eta 2. artikuluak. V. kapitulua: 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27. eta 28. artikuluak. VI. kapitulua: 29., 30., 31., 32., 33., 34. eta 35. artikuluak. VII. kapitulua: 36., 37., 38. eta 39. artikuluak. IX. kapitulua: 41., 42., 43., 44. eta 45. artikuluak. XII. kapitulua: 70., 71., 72., 73., 74. eta 75. artikuluak.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: 1., 2. eta 3. artikuluak. II. kapitulua: 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak.

20.– Informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak. Lehen Mailako Arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Prebentzioko Karpeta Gorria.

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala