Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5656

1836/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea eta Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea eta Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eta V. eranskinetan jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA KATEGORIARAKO (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA ETA OSASUN MENTALEKO MONITOREA LANPOSTU FUNTZIONALAK), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea eta Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikariaren titulua edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita, deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda orokorrari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

V. eranskinean, proba prestatzeko programa eta bibliografia jasotzen dira, hautaketa-prozesu honetan adimen-desgaitasunaren kupoan onartutako adimen-desgaitasuna intelektuala duten parte-hartzaileentzako egokitzapenekin. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean, irakurketa errazeko sistemara egokituta argitaratuko da ebazpen hau, bai eta gai-zerrenda komunari dagozkion galderen multzoa ere, irakurketa errazera egokituak. Era berean, kupo honetan onartutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, irakurketa errazeko sistemara egokituta egongo da proba. Proba egiteko, izangai horiek idatziz erantzun beharko diote galdera sorta bati, ezartzen den gehieneko epean.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 31 destino.

Sarbide orokorra: 29.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 2.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 2.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 947 destino.

Sarbide orokorra: 881.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 66.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 51.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 15.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 253 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA KATEGORIARAKO (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA ETA OSASUN MENTALEKO MONITOREA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan erizaintzako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan erizaintzako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0525 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

d.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

d.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,105 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikariaren edo baliokidearen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera emandako eta egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE ETA OSASUN MENTALEKO MONITORE LANPOSTU FUNTZIONALAK)

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osasun-sistemaren egitura, antolaketa, asistentzia-mailak eta prestazio motak. Sailak. Dokumentu klinikoak eta ez-klinikoak, eta dokumentu, arau eta protokolo horien izapidetzea. Historia klinikoa.

2.– Osasun publikoa. Osasun komunitarioa. Osasun taldeak.

3.– Bilakaera historikoa. Erizaintzako arreta-metodoak eta -prozedurak. Erizaintzako arreta-prozesua (EAP). Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

4.– Pazientearen eskubideak eta betebeharrak. Sekretu profesionala.

5.– Bioetikaren funtsezko oinarriak.

6.– Biltegiratzea eta biltegiko izakinak kontrolatzea; produktuak edo materialak kontserbatzeko eta mantentzeko araudia.

7.– Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak. Pazientearen higienea. Kontzeptua. Higiene osoa eta partziala. Pazienteak haien egoeraren arabera sailkatzeko irizpideen arabera.

– Larruazala eta mukosak zaintzea. Ahoaren, begien, genitalen eta buruaren higienea. Ohean dagoen pazientearen higienea. Pazientea mugitzea.

– Iraizkinak jasotzea ziri eta/edo botila baten bidez.

– Presio-ultzerak. Etiologia. Kontzeptua. Agerpena errazten duten faktoreak. Arrisku-eremuak. Prebentzio-neurriak. Gorputzaren posizio-aldaketak eta larruazalaren zainketak.

8.– Sostenguaren eta mugimenduaren printzipio anatomofisiologikoak. Mobilizazioa eta oinez ibiltzea. Jarrera-higienea. Pazientearen gorputz-jarrerak ohean. Lekualdaketak eta mobilizazioak. Ibiltzeko laguntza. Posizio anatomikoak. Istripu-arriskua prebenitzeko neurriak pazientearentzat.

9.– Aparatu kardiobaskularraren eta arnas aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Bizi-konstanteen ezaugarri fisiologikoak eta balantze hidrikoa. Kontzeptu orokorrak eta balio normalak.

10.– Medikazioa ematea. Farmakologia orokorraren printzipioak. Farmakoak emateko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak.

11.– Aparatu kardiobaskularraren eta arnas aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Aerosolterapia eta oxigenoterapia emateko metodoak.

– Bihotz-biriketako nahasmenduak dituzten pazienteen zainketetan laguntzea.

12.– Digestio-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Kontzeptu orokorrak, elikagaiak, nutrizio-ezaugarrien araberako sailkapena, dieta normalak eta terapeutikoak. Bide enteralaren bitartez eta ahotik elikatzeko bideak. Ohean dagoen pazientea elikatzeko teknikak: disfagiak, ZNG.

– Zunda nasogastrikoaren bidez elikatzea, erizaintzako zainketak. Heste-hustuketa, eginkarien ezaugarriak. Laginak hartzea. Ondeste-zundaketa, enemak, motak eta prozedurak. Ostomia.

– Urdail-hesteetako nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

– Nutrizio parenterala eta enterala. Oinarrizko printzipioak.

13.– Gernu-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Gernu-kanporatzea. Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Laginak hartzea. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan laguntzea.

14.– Heriotza ondoko zainketak. Gorpuaren helburua eta prestaketa.

15.– Lehen sorospenak. Printzipio anatomofisiologikoak lehen sorospenetan aplikatzea. Larrialdi- eta lehentasun-irizpideak. Traumatismoak. Bihotz-biriketako bizkortze-teknikak, asfixiak, bihotz-biriketako gelditzea.

16.– Bizitzako ziklo desberdinetako giza beharrizanen oinarrizko zainketak. Bularreko haurra eta eskolakoa. Heldua. Haurduntza eta edoskitzaroa. Zahartzea.

– Erizaintzako zainketak unitate espezifikoetan. Pediatria, Geriatria, Ginekologia, Neurologia eta Kirurgia.

17.– Material sanitarioa garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Kontzeptuak. Oinarrizko printzipioak. Desinfektatzeko metodoak. Esterilizazio-metodoak. Materiala esterilizaziorako prestatzea.

18.– Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio-iturriak. Isolamendua: Kontzeptua. Motak. Infekzioak prebenitzea. Eskuak garbitzea. Arreta-neurri estandarrak. Airearen, tanten eta kontaktuaren bidezko transmisioaren inguruko arreta-neurriak. Infekzio nosokomiala.

19.– Laginak manipulatzea. Hondakin sanitarioak botatzea. Lagin biologikoak haien jatorri biologikoaren arabera jaso eta garraiatzea.

20.– Psikologia orokorraren eta ebolutiboaren oinarriak. Baldintza bereziak dituzten pazienteengan portaera-disfuntzioak eragin ditzaketen zirkunstantzia psikologikoak. Garapen ebolutiboa eta afektiboa. Nortasunaren garapenari buruzko teoria psikologikoak.

21.– Komunikazioa/Humanizazioa. Kontzeptua, komunikazio-prozesua, eta komunikatzeko eta harremana ezartzeko estiloak. Osasun-arloko komunikazioaren faktoreak eta oztopoak.

22.– Osasuna eta gaixotasuna; ingurune fisiko, sozial eta kulturalaren eragina; gaixotu izanaren ondorio nagusiak.

23.– Erizaintzako laguntzaile profesional sanitarioa. Diziplina-aniztasuna. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak. Gaitasunak eta jarrerak.

24.– Pazienteen egoera psikologikoak egoera berezietan. Gizakiaren mina eta sufrimendua, gaixotasunaren bizipena. Pazientea, bere gaixotasunaren subjektu gisa. Gaixotasunarekiko erreakzioak eta sufrimendua.

25.– Heziketa sanitarioa. Osasunaren sustapena. Gaixotasunaren prebentzioa eta osasunerako heziketa. Programa terapeutikoak.

26.– Nahasmendu psikikoak dituen pazientearen arreta, osasun mentala. Buruko nahasmendua. Nahasmendu mentalen sailkapena. Buruko nahasmenduak dituzten pazienteen ospitalizazioa eta erizaintzako laguntzailearekiko harremana.

27.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena.

28.– Lan-osasuna. Kontzeptua. Lanaren baldintza fisikoak eta ingurunekoak. Arrisku biologikoko istripuak: ergonomia. Prebentzioko medikuak. Gaixoak mobilizatzeko metodoak.

29.– Medikamentuak emateko bideak. Ahotik, ondestetik eta bide topikoa. Arreta-neurriak.

30.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Sánchez M A: Bioética en ciencias de la salud. Editorial Elsevier Masson. 2. edizioa. 2021.

2.– Técnicas básicas de enfermería. Evangelina Pérez De La Plaza eta Ana M.ª Fernández Espinosa. Editorial Mc Graw Hill. Interamericana de España, S.L. (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

3.– Higiene del medio hospitalario y limpieza del material. Ángeles López San Miguel, Dolores Fernández Villacañas Martín. Editorial Mac Millán profesional (Erdi mailako heziketa zikloa). Mc Graw-Hill. Interamericana de España, S.L. Evangelina Pérez De La Plaza eta Ana M.ª Fernández Espinosa. 2017ko edizioa.

4.– Promoción de salud y apoyo psicológico al paciente. Fernando Ballano eta Angélica Esteban Arroyo. Editorial Editex, S.A (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

5.– Operaciones administrativas y documentación sanitaria. María Luisa García Gómez, M.ª José Simón Saiz, Emilio Landete López. Editorial Mc Graw Hill (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa. Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. 1. eranskina. Inoz Batzordea. Osakidetza. 1997.

9.– Osakidetzako Prebentzioko eta Lan-osasuneko zerbitzua. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileek dituzten arrisku orokorrak: 2008.

10.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017. Eskuragarri Osakidetzaren webgunean:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/lehen/Uso_adecuado_guantes_sanitarios_eus.pdf

13.– Genero-indarkeria. Jarduketa-gida osasun-arloko profesionalentzat, genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko. Eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/genero-indarkeriaren-eta-sexu-erasoen-aurrean-euskadin-nola-jardun-jakiteko-jarduketa-gida/

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

3.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

5.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

6.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

7.– Marko Estrategikoa.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

4.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf

V. ERANSKINA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILE ETA OSASUN MENTALEKO MONITORE LANPOSTU FUNTZIONALAK)

(Adimen desgaitasunaren kupoa)

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osasun-sistemaren egitura, antolaketa, asistentzia-mailak eta prestazio motak. Sailak. Dokumentu klinikoak eta ez-klinikoak, eta dokumentu, arau eta protokolo horien izapidetzea. Historia klinikoa.

2.– Osasun publikoa. Osasun komunitarioa. Osasun taldeak.

3.– Bilakaera historikoa. Erizaintzako arreta-metodoak eta -prozedurak. Erizaintzako arreta-prozesua (EAP). Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

4.– Pazientearen eskubideak eta betebeharrak. Sekretu profesionala.

5.– Bioetikaren funtsezko oinarriak.

6.– Biltegiratzea eta biltegiko izakinak kontrolatzea; produktuak edo materialak kontserbatzeko eta mantentzeko araudia.

7.– Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak. Pazientearen higienea. Kontzeptua. Higiene osoa eta partziala. Pazienteak haien egoeraren arabera sailkatzeko irizpideen arabera.

– Larruazala eta mukosak zaintzea. Ahoaren, begien, genitalen eta buruaren higienea. Ohean dagoen pazientearen higienea. Pazientea mugitzea.

– Iraizkinak jasotzea ziri eta/edo botila baten bidez.

– Presio-ultzerak. Etiologia. Kontzeptua. Agerpena errazten duten faktoreak. Arrisku-eremuak. Prebentzio-neurriak. Gorputzaren posizio-aldaketak eta larruazalaren zainketak.

8.– Sostenguaren eta mugimenduaren printzipio anatomofisiologikoak. Mobilizazioa eta oinez ibiltzea. Jarrera-higienea. Pazientearen gorputz-jarrerak ohean. Lekualdaketak eta mobilizazioak. Ibiltzeko laguntza. Posizio anatomikoak. Istripu-arriskua prebenitzeko neurriak pazientearentzat.

9.– Aparatu kardiobaskularraren eta arnas aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Bizi-konstanteen ezaugarri fisiologikoak eta balantze hidrikoa. Kontzeptu orokorrak eta balio normalak.

10.– Medikazioa ematea. Farmakologia orokorraren printzipioak. Farmakoak emateko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak.

11.– Aparatu kardiobaskularraren eta arnas aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Aerosolterapia eta oxigenoterapia emateko metodoak.

– Bihotz-biriketako nahasmenduak dituzten pazienteen zainketetan laguntzea.

12.– Digestio-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Kontzeptu orokorrak, elikagaiak, nutrizio-ezaugarrien araberako sailkapena, dieta normalak eta terapeutikoak. Bide enteralaren bitartez eta ahotik elikatzeko bideak. Ohean dagoen pazientea elikatzeko teknikak: disfagiak, ZNG.

– Zunda nasogastrikoaren bidez elikatzea, erizaintzako zainketak. Heste-hustuketa, eginkarien ezaugarriak. Laginak hartzea. Ondeste-zundaketa, enemak, motak eta prozedurak. Ostomia.

– Urdail-hesteetako nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

– Nutrizio parenterala eta enterala. Oinarrizko printzipioak.

13.– Gernu-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Gernu-kanporatzea. Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Laginak hartzea. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan laguntzea.

14.– Heriotza ondoko zainketak. Gorpuaren helburua eta prestaketa.

15.– Lehen sorospenak. Printzipio anatomofisiologikoak lehen sorospenetan aplikatzea. Larrialdi- eta lehentasun-irizpideak. Traumatismoak. Bihotz-biriketako bizkortze-teknikak, asfixiak, bihotz-biriketako gelditzea.

16.– Bizitzako ziklo desberdinetako giza beharrizanen oinarrizko zainketak. Bularreko haurra eta eskolakoa. Heldua. Haurduntza eta edoskitzaroa. Zahartzea.

– Erizaintzako zainketak unitate espezifikoetan. Pediatria, Geriatria, Ginekologia, Neurologia eta Kirurgia.

17.– Material sanitarioa garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Kontzeptuak. Oinarrizko printzipioak. Desinfektatzeko metodoak. Esterilizazio-metodoak. Materiala esterilizaziorako prestatzea.

18.– Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio-iturriak. Isolamendua: Kontzeptua. Motak. Infekzioak prebenitzea. Eskuak garbitzea. Arreta-neurri estandarrak. Airearen, tanten eta kontaktuaren bidezko transmisioaren inguruko arreta-neurriak. Infekzio nosokomiala.

19.– Laginak manipulatzea. Hondakin sanitarioak botatzea. Lagin biologikoak haien jatorri biologikoaren arabera jaso eta garraiatzea.

20.– Psikologia orokorraren eta ebolutiboaren oinarriak. Baldintza bereziak dituzten pazienteengan portaera-disfuntzioak eragin ditzaketen zirkunstantzia psikologikoak. Garapen ebolutiboa eta afektiboa. Nortasunaren garapenari buruzko teoria psikologikoak.

21.– Komunikazioa/Humanizazioa. Kontzeptua, komunikazio-prozesua, eta komunikatzeko eta harremana ezartzeko estiloak. Osasun-arloko komunikazioaren faktoreak eta oztopoak.

22.– Osasuna eta gaixotasuna; ingurune fisiko, sozial eta kulturalaren eragina; gaixotu izanaren ondorio nagusiak.

23.– Erizaintzako laguntzaile profesional sanitarioa. Diziplina-aniztasuna. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak. Gaitasunak eta jarrerak.

24.– Pazienteen egoera psikologikoak egoera berezietan. Gizakiaren mina eta sufrimendua, gaixotasunaren bizipena. Pazientea, bere gaixotasunaren subjektu gisa. Gaixotasunarekiko erreakzioak eta sufrimendua.

25.– Heziketa sanitarioa. Osasunaren sustapena. Gaixotasunaren prebentzioa eta osasunerako heziketa. Programa terapeutikoak.

26.– Nahasmendu psikikoak dituen pazientearen arreta, osasun mentala. Buruko nahasmendua. Nahasmendu mentalen sailkapena. Buruko nahasmenduak dituzten pazienteen ospitalizazioa eta erizaintzako laguntzailearekiko harremana.

27.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena.

28.– Lan-osasuna. Kontzeptua. Lanaren baldintza fisikoak eta ingurunekoak. Arrisku biologikoko istripuak: ergonomia. Prebentzioko medikuak. Gaixoak mobilizatzeko metodoak.

29.– Medikamentuak emateko bideak. Ahotik, ondestetik eta bide topikoa. Arreta-neurriak.

30.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Sánchez M.A: Bioética en ciencias de la salud. Editorial Elsevier Masson. 2. edizioa. 2021.

2.– Técnicas básicas de enfermería. Evangelina Pérez De La Plaza eta Ana M.ª Fernández Espinosa. Editorial Mc Graw Hill. Interamericana de España, S.L. (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

3.– Higiene del medio hospitalario y limpieza del material. Ángeles López San Miguel, Dolores Fernández Villacañas Martín. Editorial Mac Millán profesional (Erdi mailako heziketa zikloa). Mc Graw-Hill. Interamericana de España, S.L. Evangelina Pérez De La Plaza eta Ana M.ª Fernández Espinosa. 2017ko edizioa.

4.– Promoción de salud y apoyo psicológico al paciente. Fernando Ballano eta Angélica Esteban Arroyo. Editorial Editex, S.A. (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

5.– Operaciones administrativas y documentación sanitaria. María Luisa García Gómez, M.ª José Simón Saiz, Emilio Landete López. Editorial Mc Graw Hill (Erdi mailako heziketa zikloa). 2017ko edizioa.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa. Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. 1. eranskina. Inoz Batzordea. Osakidetza. 1997.

9.– Osakidetzako Prebentzioko eta Lan-osasuneko zerbitzua. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileek dituzten arrisku orokorrak: 2008.

10.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017. Eskuragarri Osakidetzaren webgunean:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/lehen/Uso_adecuado_guantes_sanitarios_eus.pdf

13.– Genero-indarkeria. Jarduketa-gida osasun-arloko profesionalentzat, genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko. Eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/genero-indarkeriaren-eta-sexu-erasoen-aurrean-euskadin-nola-jardun-jakiteko-jarduketa-gida/

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren xedapen orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun Sistema: Euskadiko osasun-sistemaren konfigurazioa, printzipio informatzaileak, herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3. eta 6. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).

6.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala