Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5619

1795/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, unibertsitateko edozein titulu edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioa nola garatuko den.

3.1.– Lehiaketa-oposizio blokerako eta lehiaketa-blokerako lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Merezimenduen eskakizunak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren merezimenduen alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehen ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako programako gaiei buruzkoak izango dira:

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen eginkizun espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Oposizio-fasean bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 9 destino.

Sarbide orokorra: 8.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 9 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Goi Mailako Tituludun gisa (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) eta/edo kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun gisa (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) eta/edo kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,06 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa.

2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena. Izendapena. Lurraldea, beste lurralde edo udalerri batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Ikurrina. Euskara. Auzotasuna. EAEko herritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

3.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak. Eusko Legebiltzarra: osaera eta funtzioak. Estatutuaren erreforma. Aipamen berezia osasun-arloko eskumenei, Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko Legeari dagokionez.

4.– Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

5.– Eusko Jaurlaritza: osaera, eskumena eta funtzionamendua. Lehendakaria. Lehendakariaren estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Etetea, kargugabetzea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. Sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak. Osasun Saila: egitura organikoa eta funtzionala.

6.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta aplikazio-eremua. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. titulua: Egintza administratiboak.

7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.

8.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.

9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legegintza-ekimena eta erregelamenduak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

10.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak.

11.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen erantzukizuna.

12.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehen liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak.

14.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua. Administrazio publikoen kontratuak. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Administrazio publikoen kontratu motak. I. kapitulua: Obra-kontratua. IV. kapitulua: Hornidura-kontratua. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratua.

15.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publikotasun aktiboa.

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Eskubide sindikalak eta segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak: salbuespenak. Ordainsariak.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak.

18.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna.

19.– Diziplina-araubidea eta -prozedura arau hauetan: 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena; 33/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Administrazioko funtzionarioen diziplina-araubidearen erregelamendua onartzen duena, eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

20.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Xedea eta aplikazio-eremua. Langile motak. Negoziazioan jarduteko, ordezkariak izateko eta instituzioetan parte hartzeko eskubidea. Biltzeko eskubidea.

21.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, aplikazio-eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.

22.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren sorrera eta araubide juridikoa.

23.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa, eta 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa. Xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Autonomia-erkidegoetako administrazioen, foru-administrazioen eta toki-administrazioen eskumenak eta eginkizunak.

24.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena. Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Baimen informatua.

25.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremua. Historia klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta garbitzea. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak.

26.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. Atariko arauak. Xedapen orokorrak eta kolektibo jakin batzuei aplikatzekoak. Afiliazioa eta kotizazioa.

27.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: antolamendua, herritarren eskubideak eta betebeharrak, sistemaren erregulazioa eta finantzazioa, kontratu-programa.

28.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea. Baliabide materialak. Pertsonalaren araubidea.

29.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena. Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde Nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen araubidea, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESIak).

30.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa. Xedea eta aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.

31.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

32.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Arriskuen prebentzio-arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko.

33.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Euskadiko aurrekontu orokorrak eta horien legeak. Erakundeen antolaketa. Erakunde autonomiadunak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak. Baltzu publikoak. Aginpideen errejimena. Eskubideak eta betebeharrak.

34.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. Xedapen orokorrak. Aurrekontuen edukia. Diru-sarreren eta gastuen egoera-orria.

35.– Enpresaren ekonomia Enpresa, bere ingurunea eta zuzendaritza. Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Irabaziak eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta errotazio- edo maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomiako eta finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

36.– Inbertsioak eta haiek finantzatzeko iturria hautatzea. Inbertsio- eta finantzaketa-proiektuak baloratzea. Hautatzeko irizpideak (balio eguneratu garbia, barne-errendimendu tasa eta inbertsioak hautatzeko beste metodo batzuk).

37.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza- eta eragiketa-errentagarritasunaren arteko harremana. Kostu-bolumen-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

38.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Esparru kontzeptuala. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galdu-irabazien kontua. KPOa asistentzia sanitarioko enpresetara egokitzea.

39.– Kontabilitateko egoera-orrien analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galdu-irabazien kontua. Kontabilitateko egoera-orriak analisirako prestatzea. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzen analisia. Ratio ohikoenak.

40.– Kontrol ekonomikoa eta kontu-ikuskaritza. Auditoretza EAEko sektore publikoan. Auditoretza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne- eta kanpo-auditoretza.

41.– Erosketak eta biltegien kudeaketa. Hornidura-katearen plangintzaren hastapenak. Biltegiak. Stockak kontrolatzea eta kudeatzea. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

42.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialen kudeaketa antolatzea ingurune globaletan. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien eta hornitzaileen integrazioaren analisia. Erosketa-helburuak hedatzea. Kontratuak kudeatzea. Negoziazioa erosketen kudeaketan.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa.

2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena.

3.– 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-elkarte osorako erakundeen eta bertako kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-erakundeen arteko harremanei buruzkoa.

4.– 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Legeari buruzkoa. 116/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

5.– 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, «Arartekoa» erakundea sortu eta arautzezkoa.

6.– 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia sortzeari buruzkoa.

7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

8.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak.

9.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten den Espainiako ordenamendu juridikora.

10.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

11.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua.

12.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: arau orokorrak.

13.– 33/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Administrazioko funtzionarioen diziplina-araubidea onartzen duena.

14.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

15.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, aplikazio-eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.

16.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.

17.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa, eta 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

18.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

19.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

20.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

21.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

22.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

23.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa.

24.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

25.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

26.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

27.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.

28.– Pérez Gorostegui, Eduardo: Curso de Economía de la Empresa. Introducción. Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.

29.– Jesús Omeñaca García: Plan General de Contabilidad y PGC de PYMES comentados. Deusto argitaletxea. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua, 1996ko abenduaren 23koa, asistentzia sanitarioko enpresei Kontabilitate Plan Orokorra egokitzeko arauak onartzen dituena (1997ko urtarrilaren 6ko BOE).

30.– Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez: Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Ediciones Pirámide.

31.– 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

32.– 464/1995 Dekretua, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena.

33.– Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol etengabea gauzatzeari buruzkoa.

34.– Velasco Sánchez, Juan: Gestión de la Logística en la empresa. Planificación de la cadena de suministros. Ediciones Pirámide. 2013 (Atalak: 1.1 – 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 1.7 – 1.8 – 1.9 – 3.1 – 3.3 – 3.4 – 3.5 – 3.6 – 3.7 – 3.8 – 3.9 – 3.10 - 3.11 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 4.4 – 4.6 – 4.7 – 7.1 – 7.2 – 7.3).

35.– Errasti, Ander: Gestión de compras en la empresa. Ediciones Pirámide. 2012 (Atalak: 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 2.3 – 2.4 – 2.5 - 3.4 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 5.3 – 7.4 – 8.1 – 8.2 – 8.3 – 8.4 – 8.5).

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

4.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

8.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

9.– Marko Estrategikoa.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala