Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2022ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
5470

IRAGARKIA, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R R72/2022 ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen hori automatikoki planteatutako 24/2013 gatazkan eman zen.

Ezin izan da jakinarazi Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R 72/2022 Ebazpena, automatikoki planteatutako 24/2013 gatazkan emandakoa, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 29a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala