Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2022ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5467

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: eskola-garraioko banakako dirulaguntzak, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute 2022-2023ko ikasturtean.

Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, honako hau dago ezarrita:

1.– Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 4.554.000 euro bideratuko dira.

2.– 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 4.554.000 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.

Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 430.000 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 7ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 4.984.000 euro bideratuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala