Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2022ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5456

IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 1ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «STR Bermeo», 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazioaren berrikuntza – 30 kV-ko sistema trinkotzea eta FPL ekipoak muntatzea, Bermeoko udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, honako hauetan xedatutako ondorioetarako: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak–, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa.

Erref.: ATO/YMM.

Esp.: 48-AT-Y-2022-00087.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

– Kokapena: Bermeoko udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 4.696.197,62 euro.

– Helburua: «STR Bermeo», 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazioaren berrikuntza, 30 kV-ko sistemaren trinkotzea eta FPL ekipoen muntaiaren bidez.

– Instalazioaren ezaugarriak: Maria Eugenia Dorronsoro industria-ingeniariak 2022ko uztailean sinatutako proiektuan (espedientean jasotakoan) adierazitakoak.

Instalazioa egiteko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek. Iragarki honen amaieran ematen da interesdunen zerrenda, dokumentazioa aztertzeko aukera dutelako sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza horietan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2022ko abenduaren 1a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala