Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2022ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
5444

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzako lanpostuak betetzeko deialdiari buruzkoa.

2022-10-04ko 189., 2022-10-25eko 203., 2022-12-05eko 231 eta 2022-12-07ko 232. Bizkaiko Aldizkari Ofizialetan, osorik argitaratu dira 2022. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostu hauek txanda irekian betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

• Arlo Soziokulturalako (euskara normalizazioa) Teknikari plaza bat, administrazio bereziko eskalakoa, teknikarien azpieskalakoa, merezimendu lehiaketa bidez, txanda irekian.

• Arlo Soziokulturalako (gazteria eta kultura) Teknikari plaza bat, administrazio bereziko eskalakoa, teknikarien azpieskalakoa, merezimendu lehiaketa bidez, txanda irekian.

• Kulturako administrari laguntzaile lanpostu bat, Administrazio Orokorreko eskalakoa, Administrari Laguntzailearen azpieskalakoa, merezimendu-lehiaketaren bidez, txanda irekian.

• Berrikuntza Zentroko administrari laguntzaile lanpostu bat, administrazio orokorreko eskalakoa, administrari laguntzailearen azpieskalakoa, merezimendu-lehiaketaren bidez, txanda irekian.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun balioduneko izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oinarrien irizpideak jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta Udalaren egoitza elektrikoko iragarki oholean (www.etxebarri.eus).

Etxebarri, 2022ko abenduaren 7a.

Alkatea,

LOREN OLIVA santamaría.


Azterketa dokumentala