Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2022ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5359

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 774. ikastarotik 778. Ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 774 zenbakiko ikastaroa, ENHE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 775 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren online ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 776 zenbakiko ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Garain emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren online ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 777 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 778 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 774. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 775. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 776. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 777. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 778. ikastaroan, ebazpen honen V. eranskinean jasotako zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala