Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2022ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5357

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen integratua berrikusi eta aldatzen duena.

EGITATEAK

1.– Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Zabor Recycling SL enpresari hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako, Legutioko udal-mugartean (Araba).

2.– Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor bihurtu zen Zabor Recycling SLri hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen integratua, Legutioko udal-mugartean (Araba); halaber, 16-I-01-000000000362 baimen-zenbakia esleitu zitzaion baimen horri.

3.– 2015eko ekainaren 12an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen; hondakin onargarrien zerrendan EHZ 19 10 06 duen hondakina sartzea (19 10 05 kodean zehaztutakoak ez diren beste zati batzuk); organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2015eko irailaren 2an.

4.– 2015eko ekainaren 12an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, laneko txandak luzatzeko; organo honek, aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2015eko irailaren 2an.

5.– 2015eko irailaren 2an, ingurumen-organo honek hondakin arriskugabeak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratuari buruzko ziurtagiria igorri zion Zabor Recycling SLri.

6.– 2015eko azaroaren 4an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: EHZ 120114* eta EHZ 191212 ekoitzitako hondakin berri gisa sartzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2015eko azaroaren 30ean.

7.– 2016ko apirilaren 5ean, ingurumen-organo honek ikuskapen-bisita bat egin zuen Zabor Recycling SLra, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuari lotutakoa.

8.– 2016ko apirilaren 20an, ingurumen-organo honek idazki bat igorri zion Zabor Recycling SLri, adierazteko ezin dela aplikatu Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua.

9.– 2017ko uztailaren 5ean, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: EHZ 190814 (araztegiko lohiak) ekoitzitako hondakin berri gisa sartzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2017ko uztailaren 26an.

10.– 2018ko urtarrilaren 18an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: San Antolin kaleko 6. zenbakiko lantegian dauden 3. eta 4. fokuak deskatalogatzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2018ko urtarrilaren 22an.

11.– 2018ko urtarrilaren 31n, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: kloratutako zati plastikoak bereizteko makinak instalatzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2018ko martxoaren 15ean.

12.– 2018ko ekainaren 29an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, ekoizpen-ahalmena handitzeko; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2018ko abuztuaren 1ean.

13.– 2019ko ekainaren 17an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: Finder bereizgailu optikoaren ordez, Steinert indukzio-bereizgailua jartzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2019ko uztailaren 3an.

14.– 2019ko uztailaren 2an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: landaren zola konpontzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2019ko uztailaren 30ean.

15.– 2020ko martxoaren 5ean, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: EHZ 160118 eta EHZ 190112 kodeak hondakin onargarri gisa sartzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2020ko apirilaren 6an.

16.– 2020ko martxoaren 18an, ingurumen-organo honek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduari buruzko errekerimendua igorri zion Zabor Recycling SLri; agindu horren bidez, aldi baterako premiazko neurriak ezartzen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin arriskugabeen kudeatzaile eta ekoizle jakin batzuei. 2020ko apirilaren 6an, Zabor Recycling SLk dokumentazioa bidali zuen, errekerimenduari erantzuteko.

17.– Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez, Zabor Recycling SLri onartu egin zitzaion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren esparruan lehendik zeuden eta itxita dauden konpromisoei lotutako hondakinak onartzea. Agindu horren bidez, aldi baterako premiazko neurriak ezartzen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin arriskugabeen kudeatzaile eta ekoizle jakin batzuei.

18.– 2020ko ekainaren 11n, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: X izpien teknologiaren bidez bromatutako plastikoa bereiztea eta piroatzeratzaile bromatua duen plastikozko korronte bat ekoiztea (EHZ 19 12 11*, gehienez 75 tona urtean); organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2020ko uztailaren 8an.

19.– 2020ko ekainaren 22an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: landaren zola konpontzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2020ko ekainaren 24an.

20.– 2020ko irailaren 7an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: pabiloiaren kanpoaldean horma bat egitea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2020ko urriaren 6an.

21.– 2020ko urriaren 7an, ingurumen-organo honek lurzoruari buruzko oinarrizko txostena aurkezteko epea luzatzeko eskaera onartu izanaren jakinarazpena igorri zion Zabor Recycling SLri.

22.– 2020ko abenduaren 18an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: konpresoreen kokalekua aldatzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko urtarrilaren 7an.

23.– Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, luzatu egiten da Zabor Recycling SLri Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren esparruan lehendik dauden eta itxita dauden konpromisoei lotutako hondakinak onartzea baimentzen dion ebazpenean jasotako indarraldia. 2021eko martxoaren 26an, Zabor Recycling SLk dokumentazioa bidali zuen, errekerimendu batzuei erantzuteko.

24.– 2021eko urtarrilaren 7an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: Zabor San Blaseko hegoaldeko hesia handitzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko urtarrilaren 8an.

25.– 2021eko otsailaren 1ean, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: pisatzeko baskula bat, arkupea eta biltegiratzeko siloa instalatzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko otsailaren 3an.

26.– 2021eko ekainaren 11n, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: Zabor San Blas pabiloiko aldagelak eraberritzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko ekainaren 14an.

27.– 2021eko ekainaren 28an, ingurumen-organo honek Araba Garapen Agentziari eta Legutioko Udalari eskatu zien, baimena berrikuste aldera, egoki iritzitako ohar guztien nahikotasun-txostena bidaltzeko, instalazioaren inguruan dituzten eskumenen esparruan.

28.– 2021eko uztailaren 1ean, Araba Garapen Agentziak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako nahikotasunari buruzko dokumentazioa aurkeztu zuen.

29.– 2021eko uztailaren 9an, Legutioko Udalak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako nahikotasunari buruzko dokumentazioa aurkeztu zuen.

30.– 2021eko irailaren 10ean, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek helarazteko eskatu zion Zabor Recycling SLri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

31.– 2021eko irailaren 15ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Zabor Recycling SLk.

32.– 2021eko irailaren 23an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: landaren zola konpontzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko irailaren 28an.

33.– 2021eko urriaren 28an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: birziklatze-prozesutik eratorritako «plastikoak eta kautxua» ateratzeko hondakina (EHZ 19 12 04) EHZ 19 12 10 kodera («hondakinetatik eratorritako erregaia») birkodetzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2021eko azaroaren 5ean.

34.– Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatuta, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko azaroaren 29ko Iragarkiaren bitartez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, ingurumen-baimen integratua emateko Zabor Recycling SLk egindako berrikuste-eskabidea, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko; horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16an.

35.– 2021eko azaroaren 30ean, ingurumen-organo honek Zabor Recycling SLri igorri zion Araba Garapen Agentziak eskatutako dokumentazio osagarriaren errekerimendua. 2021eko abenduaren 23an, eskatu zitzaion dokumentazio osagarria aurkeztu zuen Zabor Recycling SLk.

36.– Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaituta, egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.

37.– 2022ko urtarrilaren 24an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: sigi-sagako bereizgailu bat instalatzea beste prozesu batzuk zatikatzearen ondoriozko errefusak tratatzeko; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko otsailaren 1ean.

38.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Legutioko Udalari eta Araba Garapen Agentziari, 2022ko otsailaren 11n.

39.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, 2022ko otsailaren 14an.

40.– 2022ko otsailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txostena bidali zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

41.– 2022ko martxoaren 25ean eta 2022ko apirilaren 26an, Legutioko Udalak eta Araba Garapen Agentziak txostenak bidali zituzten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

42.– 2022ko maiatzaren 3an, Zabor Recycling SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: landaren zola konpontzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko maiatzaren 16an.

43.– 2022ko abuztuaren 8an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Zabor Recycling SLren esku utzi zen espediente osoa, eta bertan dago jasota emaitza.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

3.– 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

4.– 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetzen baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

5.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko Sailburuordearen 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren laugarren apartatuan ezarritakoari eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.– Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF dokumentu honen edukiak hartu dira aintzat: Hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak («Best available techniques conclusions for waste treatment»), 2018ko abuztukoa.

7.– Instalazioko isuri atmosferikoei eta zarata sortzeari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela instalazioaren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

8.– Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu «teknika erabilgarri onenak»: jardueren eta isurien eta emisioen muga-balioak zein baimenaren beste baldintza batzuk (isurketak eta emisioak saihestea edo, hori ezin bada, murriztea, eta isurketek edo emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina murriztea helburu dutenak) betetzeko teknika jakin batzuen gaitasun praktikoa frogatu dezaketen ustiapen moten garapen-fase eraginkorrena eta aurreratuena.

9.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Erabakiak (2018/1147/EB Erabakia) instalazio guztiei aplika dakizkiekeen baldintzak ezartzen ditu, biltegiratzeak eta tratamendu-instalazioak ixtea eskakizun gisa ezarri gabe.

10.– Hala ere, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek instalazioari eta haren inguruneari egiten dioten jarraipena ikusita, organo honen ustez, jardueraren egungo garapenaren ondorioz, emisio atmosferikoak eta akustikoak gertatzen dira, eta haien sorrera teknikoki minimizatu egin daiteke biltegiratze-lekuak eta tratamendu-instalazioak itxiz; horrela, «jarduera eta ustiapen-modalitateak garatzeko fase eraginkorrago eta aurreratuagoa» eratuko litzateke.

11.– Emisioen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari dagokionez, honako hau ezartzen du 4. apartatuan:

«Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

(...).

b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

(...)».

12.– Aipatutako testu bateginaren 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean, honako hau bermatu beharko du:

a) Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

b) 7. artikuluko betekizunak betetzen direla.

13.– Era berean, 3. eranskinak –oro har kontuan hartu behar diren alderdiak edo kasu berezi batean kontuan hartu behar direnak, 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean, ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak aintzat harturik– hauek aipatzen ditu, besteak beste:

«4.– Eskala industrialean emaitza positiboak eman dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

5.– Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

6.– Kasuan kasuko emisioen izaera, ondorioak eta bolumena.

8.– Teknika erabilgarri onen bat ezartzeko behar den epea.

10.– Emisioen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo haiek ahalik eta gehien murrizteko premia».

14.– Hori guztia aintzat hartuta, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek instalazioan ezarri beharreko baldintza teknikoak zehaztu behar ditu biltegiratzeak eta tratamendu-instalazioak itxiz atmosfera- eta soinu-emisioak minimizatzeko edo ezabatzeko. Era berean, instalazioaren baimena berrikusi behar da, eskakizun hori txertatze aldera.

15.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioari jarraikiz, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

16.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak ebazpen hau emateko eskumena du, hauekin bat etorriz: Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoa.

17.– Aztertu dira aipatutako legeria eta oro har aplikatu beharreko gainerako arau-xedapenak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrikustea Zabor Recycling SLri Legutioko udal-mugartean (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen integratua; baimen hori 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez eman zen, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako baldintzetan.

Bigarrena.– Aldatzea hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako Zabor Recycling SLri 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpen bidez emandako ingurumen-baimen integratua; zehazkiago, ebazpen horren lehenengo, bigarren eta laugarren apartatuak aldatzen dira, eta honela geratuko dira idatzita:

«Lehenengoa.– Zabor Recycling SLri (egoitza soziala: San Antolin kalea, 6C, Goiain industrialdea, Legutioko udalerria; IFK: B-01303270) Legutioko mugartean, San Antolin kaleko 6C eta San Blas kaleko 2 helbideetan, hondakinak kudeatzeko instalazio jartzeko ingurumen-baimen integratua ematea, Ebazpen honen bigarren apartatuan zehaztutako baldintzen arabera.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. eranskineko kategoria honetan dago sartuta:

"5.4. Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako ahalmena badute, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik: d) Birrintze-instalazioetan hondakin metalikoak tratatzea, hondakin elektriko eta elektronikoak barne, bai eta bizitza baliagarria amaitu zaien ibilgailuak eta horien osagaiak ere".

Instalazioak bi partzela dauzka Legutioko Goiain industrialdean, biak daude urbanizatuta, eta guztira 18.993 m2-ko azalera dute. Haietatik, 5.070 m2 eraikita daude, erabilera hauetarako: instalazioaren bulegoen eraikina, pabiloiak, ekipoak eta biltegiak.

Hondakinak balorizatzeko, bi zentro bereizi erabiltzen dira:

San Antolin kaleko 6Cko instalazioan, hondakin arriskugabeak kudeatzen dira zenbait EHZtarako (EUX/008/03 kudeatzaile baimendua). Materialak ebakitzen eta haien tamainak bateratzen espezializatuta dago, ondoren bereizi eta tratatzeko; halaber, hondakinetatik eratorritako erregaia lortzeko baztertu plastikoak tratatzen ditu, material horiek kontsumitzen dituzten instalazioen baldintzak betez.

Prozesu horretan, tratamendu-lerro hauek daude bereizita:

– Lau ebaketa-etapa, prozesatutako materialen partikulen tamaina apurka-apurka txikiagotzeko; haien ostean, banaketa magnetikoaren eta banaketa magnetiko aldakorraren etapak. (Kanpoko lineak).

– Lau ebaketa-etapa, sailkapen granulometrikoaren bi etapa, banaketa dentsimetriko lehorraren etapa bat eta banaketa elektrostatikoaren etapa bat. Lortzen diren partikula-tamainak kontuan hartuta, baita banaketa dentsimetrikoaren etapa ere badagoela lerro honetan, gas-efluenteak hartzeko bi sistema daude, zikloiak eta mahuka-iragazkiak dauzkatenak. (Linea urdina).

– Ebaketa-ekipo bat, balorizazio energetikorako erabiliko diren bero-ahalmen handiko hondakinen tamaina txikiagotzeko; horri esker, partikula-tamaina egokiak lortzen dira, instalazio hartzaileen labeak elikatzeko sistemetarako egokiak. Gainera, banaketa elektropenumatikoaren instalazioa ere badago, metal ez-ferrikoak banatzeko.

– Hondakinetatik eratorritako erregaia lortzeko eta X izpien bidezko teknologiaren bitartez bromatutako polimeroak bereizteko lerroa.

– Sigi-sagako bereizgailua, Deydesa-Zabor-eko beste prozesu batzuen zatikatze-errefusak tratatzeko.

Honako prozesu osagarri hauek egiten ditu:

Tamaina txikiagotzeko etapetan eta banaketa dentsimetriko lehorraren etapetan sortutako gas-efluenteak hartu eta tratatzeko bi sistema, irteerako batez besteko diametro txikiagoak dituztenak.

Aire konprimatuko eta elektrizitateko instalazioak daude, goi-tentsiokoak eta behe-tentsiokoak.

San Blas kaleko 2ko zentroan, erabiltzen ez diren ibilgailuetatik datozen hondakin arinak kudeatzen dira (R0403 kudeaketa-eragiketa) (EUX/002/07 kudeatzaile baimendua).

Tratamendu-prozesu hauek gauzatzen dira:

– Sailkapen granulometrikoa, sartzen diren materialak granulometria desberdineko hiru korrontetan banatzeko; horietariko bakoitza berreskuratze-zirkuitu espezifiko batera igaroko da zirkuitu bakoitza bere korrontearen arabera egokituta baitago.

– Korronte bakoitzean, partikulak hartzeko etapa bat ezartzen da, materialarekin batera sartzen diren zikinkeriak eta hautsak kentzeko, neurri batean, behintzat. Pabiloiaren barruan egiten da prozesu hori, eta ez dago atmosferara kutsadura isurtzen duen fokurik.

– Goi-intentsitateko banaketa magnetiko aldakorraren etapa, aluminioa zehatz kentzeko, formatuari erreparatuta.

Partikulak hartzeko etapa, atmosferara isurtzeko fokurik gabea, kobrearen banaketa elektropneumatikoa egin aurretikoa. Banaketa-ekipoan detektagailuak daude; haiek zehazten dute metal ez-ferrikorik dagoen ala ez, eta beste unitate bati eragiten diote identifikatutako partikulak aire konprimatuaren bidez bana ditzan.

Bereizgailu zehatz horiei eragiteko, aire konprimatua erabiltzen da.

Zabor Recycling SLk 2.260.000 kWh energia elektriko kontsumitzen du hondakinak tratatzeko jarduerarako.

Kutsadura eraman dezaketen euri-urak sortu eta, ur sanitarioekin batera, industrialdeko saneamendu-sarera bideratzen dira, bi isurgunetatik (bat zentro bakoitzeko). San Blas kaleko lantegian, aurretratamendu bat egiten da, Goiaineko tratamendu-sarera isuri aurretik, eta sistema horren bidez euri-urak arazketa-sistema propio batera bideratzen dira. Tratamendu-instalazio horretan, kaltzio hidroxidoa, kloruro ferrikoa eta azido klorhidrikoa dosifikatzeko sistema dago.

Malutapen-tratamendua da, efluentean dauden solido esekien karga murrizteko. Solidoak bereizi ondoren, prentsa-iragazki batera igarotzen dira, solidoek duten ur kopurua murrizteko.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein arriskugabeak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Zabor Recycling SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, hain zuzen hondakinak tratatzeko BREF agirian (‘Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments’, 2018ko abuztua) eta Hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakian jasotakoak; teknika horietatik honako ondorio hauek aplika daitezke: 1. TEO, 2. TEO, 3. TEO, 4. TEO, 5. TEO, 6. TEO, 7. TEO, 8. TEO, 11. TEO, 14. TEO, 17. TEO, 18. TEO, 19. TEO, 20. TEO, 21. TEO, 25. TEO, 26. TEO, 27. TEO, 28. TEO».

«Bigarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Zabor Recycling SL enpresak Legutio udal-mugartean (Araba) sustatzen duen hondakin arriskugabeak kudeatzeko jarduera ustiatzeko:

A) Gutxienez seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo haien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta leheneratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

B) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Zabor Recycling SL 3. lehentasun-mailako operadore gisa dago sailkatuta ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, zeinaren bidez lehentasun-ordena eta egutegia ezartzen baita nahitaezko finantza-bermea eratzea eskatzeko ministerio-aginduak onartzeko, hain zuzen ere, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen azken xedapenetako laugarrenean aurreikusten direnak; agindu hori urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak aldatzen du.

Zabor Recycling SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea hein batean garatzeko araudia onartzen duena). Artikulu horren hirugarren puntuaren arabera, operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo baimenean funtsezko aldaketak egiten direnean.

Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari; adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita, gutxienez.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta haien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik izan ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

C) Zabor Recycling SLk administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuen aldaketa ororen berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

D) Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizazioa egiteko hondakin onargarriak hurrengo apartatuetan daude zehaztuta, haiek behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak kasuan kasuko onarpen-dokumentua igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, beharrezkoa bada, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsita.

Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Zabor Recycling SLk onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio hondakinaren titularrari, onarpenaren baldintzak ezarrita.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena beharko da, eta ebazpen honen I. apartatuan adierazitakoa bete.

D.1.1.– Hondakin onargarriak.

Zabor Recycling SLren lantegietan, Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskugabeak tratatu ahal izango dira. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa).

a) Hondakin arriskugabeen kudeaketa (San Antolin 6C).

Erabiltzen ez diren pneumatikoak, kautxu-hondakinak (hondakin horretan dauden kautxu-zatiak birrindu, banatu eta bahetu) eta kobrea duten material arriskugabeak balorizatzean datza jarduera hori.

– Gaitasuna: 43.200 tona urtean.

(Ikus .PDF)

b) Hondakin arriskugabeen kudeaketa: erabiltzen ez diren ibilgailuak zatitzearen ondoriozko hondakin arinak (San Blas kaleko 2ko zentroa).

Hondakinak tratatzeko instalazioetatik etortzen diren metal gutxiko zatiak berreskuratzean datza jarduera hori.

– Gaitasuna: 187.200 tona urtean.

(Ikus .PDF)

Instalazioan inola ere ezingo dira onartu ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, ez eta hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, beste hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak ere.

Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egite aldera, bat etorriz ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

D.1.2.– Hondakin arriskugabeen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinak kontrolatu beharko dira, ebazpen honen baldintzen arabera instalazioan onargarriak direla bermatzeko.

Kontrol horretan, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena gauzatu beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena beharko da, eta ebazpen honen I. apartatuan adierazitakoa bete.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, haiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Instalazioan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu emisio lauso edo kontrolaz kanpokorik, edo bestela, emisiook ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipamenduen estankotasuna ziurtatzea.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; halakorik gertatuz gero, haiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gordetzeko gehieneko epea.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinok arrastatzea saihestu beharko da.

Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak pabiloiaren barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuak erregistratzea.

Bat etorriz Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin, Zabor Recycling SLk artxibo kronologiko bat izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Artxiboan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da aipatutako artxibo kronologikoan.

Artxibo kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluari jarraikiz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da fitxategi kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, nahitaez bete beharko da Hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa.

Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Lantegietan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.1 atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak eragotzi gabe, manipulazio- eta tratamendu-eragiketak zoladura iragazgaitz baten gainean egingo dira beti.

Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, egiaztatu beharko da dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla, bat etorriz Europako Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin. Erregelamendu horretan, txatar mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.

Era berean, aipatutako arauaren I. eranskinean finkatutakoarekin bat ez datozen ezaugarriak dituzten kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuta.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Zabor Recycling SLren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta haien ondoriozko efluenteek arriskurik izan ez dezaten giza osasunerako eta segurtasun publikorako. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantendu beharko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dira neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-guneak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman eta gero, fokua ezarri eta sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak tarteko direla.

D.2.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Zabor Recycling SLren instalazioaren (San Antolin kaleko 6C) jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko 09100951 kodea dagokio, eta honako foku hauek ditu katalogaturik, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatzen bada eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago irauten badu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

D.2.2.3.– Isurketaren muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurtzeetan ez dira muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauetarako dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Isurketako muga-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

D.2.2.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren D.2.2.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-guneak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak txikiagotzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.3.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Euri-ur zikinak eta ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Zabor Recycling SLk industrialdeko sarera isurtzeko bi gune ditu, bat ekoizpen-instalazio bakoitzerako.

D.2.3.2.– Isurketaren muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Goiain industrialdeko Isurketak eta Hondakin-uren Arazketa Arautzeko Erregelamenduan finkatutakoak izango dira, instalazioak horra egiten baititu isurketak; zerrenda honetan jasota daude parametroen ezaugarriak, horietako bakoitzerako zehaztutako gehieneko mugak barne:

(Ikus .PDF)

Horrez gain, isurketen muga-balio batzuk ezartzen dira 1. eta 2. isurguneetatik datozen euri-ur zikinak isurtzeko. Balio horiek betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek kontuan hartuta egin ahal izango da kalkulua: azken ingurune hartzailera egindako isurketa eta hondakin-uren araztegi hartzaileko kutsadura-murrizketa. Hauek dira isurketen muga-balioak:

(Ikus .PDF)

Ezin izango da diluzio-teknikarik erabili isurien muga-balioak lortzeko.

D.2.3.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

Instalazio bietan, ur sanitarioak eta euri-ur zikinak baino ez dira sortzen.

San Blas kaleko instalazioan, kutxatila bat dago ur zikinak jasotzeko eta efluenteen biltegira ponpatzeko; hortik erreaktore batera igarotzen dira, pH-a zuzendu eta malutatzailea gehitzeko. Dekantatu eta gero, erreaktoreko sedimentua kentzen da, eta lohietarako dekantazio-tanga batean tratatu, horren ostean, prentsa-iragazki batean tratatzeko. Erreaktorearen ur aurretratatuak industrialdeko saneamendu-sarera igaroko dira, bertako araztegian tratatzeko. San Antolineko lantegiaren sistematika berbera izango da; hala ere, instalazio horrek ez dauka urak aurrez tratatzeko sistemarik, eta, ondorioz, Goiain industrialdeko azpiegiturara isurtzen ditu urak zuzenean.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Zabor Recycling SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko; aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurpenak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-uren mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan egongo dira kutxatilak.

D.2.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinak kudeatzeari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein moduren aurretik, izan materiala edo energetikoa.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko, kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Azken datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, balizko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, bat etorriz, betiere, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat egonez gero, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Legutioko Udalari (Araba).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, bete egin beharko dira Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen baldin badira, hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek adierazi ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak aintzat hartuta ezartzen dira hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da haiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Kode horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaera egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, baldin eta, duten tipologia tarteko dela, jariorik gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu badezakete.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak tarteko direla, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan, hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia den egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Zabor Recycling SL enpresak erregistratu eta gutxienez hiru urtez artxiboan gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian ezarritako betebeharrak.

h) Zabor Recycling SLk Industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira, gutxienez.

j) Zabor Recycling SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatze aldera, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Zabor Recycling SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Zabor Recycling SLk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

m) Bat etorriz Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan xedatutakoarekin, Zabor Recycling SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

n) Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluaren arabera, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira hondakin guztien kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, bai eta haien sorrera- eta lagapen-datak ere. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuak kudeatzearen oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, hain zuzen ere, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea, Zabor Recycling SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatzen den moduan, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Zabor Recycling SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Zabor Recycling SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Apartatu honetako e) eta f) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Zabor Recycling SL enpresak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezartzen dira amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak honako hondakin arriskugabe hauek adierazi ditu:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helmuga balorizazioa denean, aldiz, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Zabor Recycling SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen- eta kontrol-agiria bete beharko da hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, bat etorriz hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeari buruzko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoarekin.

e) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, 31.2 artikuluarekin.

f) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Zabor Recycling SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

g) Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, Zabor Recycling SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

h) Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

i) Apartatu honetako c), d) (kudeatzaileak EAEn daudenean), e), g) eta h) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.2.5.– Ontziak merkaturatzea.

Zabor Recycling SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horiei buruzko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

Era berean, Zabor Recycling SLk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Zabor Recycling SLk industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Zabor Recycling SLk, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu hondakinak sor ditzaketen ontziratutako produktuak edo, kasua bada, industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu,

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

D.2.6.– Lurzorua babesteari lotutako baldintzak.

Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu Zabor Recycling SLk.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin bat etorriz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Halaber, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeak aintzat hartuta.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde egiaztatu batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat helaraziko da.

Lur-mugimenduak.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan jasotzen denarekin, induskatu beharreko materialak (lurrak, eraiste-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

b) Baldin eta jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketak dirauen bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa gauzatuko duen kontratistaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak barne.

– Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa zein egunetan hasiko den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra burutu ondoren, azken txostena bidali beharko du, eta, bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materialak egoki berrerabili edo kudeatu izana egiaztatzeko txosten bat ere igorri beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotako irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

f) Soberakinak zabortegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, irizpide hauei jarraituko zaie: abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan ("Induskatu behar diren lurzoruetan ‘in situ’ egindako laginketa") biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideak.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

h) Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berrian lehenago gauzatu bada ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatua betez betiere.

D.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ezin izango du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egin, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) gaindituko 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik.

Gainera, jardueraren gainerakotik nabarmen bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 5 dB-tan gaindituko 1. taulan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Atmosferara igorritako isurtzeak kontrolatzea.

E.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Zabor Recycling SL enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.

E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoa.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, "erakunde laguntzaile" batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Laginketak beti egingo dira kutsatzaile gehien sortzen den aldietan.

d) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.3.2 azpiapartatuan ezarritako mugak.

E.3.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

E.4.– Zarata kontrolatzea.

a) Bi urtean behin, Indize akustiko hauen ebaluazioak egin beharko dira: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.5.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

a) Hargatik eragotzi gabe ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.6 azpiapartatuan eskatutako dokumentazioa, datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri bat gertatu izanaren susmoa hautemanez gero:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Teknikari eskudunak sinatutako adierazpena, instalazioan hartutako neurrien egoera ez ezik –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak–, larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela ere egiaztatzen duena. Ekipamendu eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen duen edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabeziak azaltzen dituen berariazko adierazpena izan beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe –agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du–, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Zabor Recycling SLk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak ezaugarritzeko, ateratako lurzoru-zutabea ezaugarritzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta haiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa behar bezala egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hain zuzen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

E.6.– Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako, helbide elektroniko hau erabili behar da: ippc@euskadi.eus

Horrez gain, kontrolak urtean behin baino gehiagotan egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien balizko kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik hala egin ez bada.

E.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du; bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokaleku xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jaso beharko du zer sistematika erabiliko duen jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko, enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak) eraginkorrak direla egiaztatu ahal izateko.

F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, baita haiek kudeatu eta tratatzeko proposamena ere, hala badagokio.

Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz ("Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak"), baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Zabor Recycling SLk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Zabor Recycling SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Zabor Recycling SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatu hauetan adierazten diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, honako hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunarekin atera beharko dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura botako aldizkako garbiketa egiten denean; aitzitik, bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohien tratamendua baldin badute, lohi horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren sarrerara, tratatu dadin.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean erabilitako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Ez dago baimenduta hondakin-ura "bypass" bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isurketak "bypass" bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatean duen eragina ahal den heinean gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. "Bypass" horretan aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzean, baliteke lurzorua eta ura kutsatzea. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua duten partzelen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

h) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasun-edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

i) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokoloa edo prozedura edukiko dute. Eta saihestu egin beharko da eraginkortasunari eragin diezazkioketen isuriak tratamendu-instalaziora joatea.

j) Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen gainean edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo anomaliaren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gorabehera edo arazo larriren bat eta nolanahi ere ezusteko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Legutioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira berehala. Ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako materiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gertatzen diren gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko etenaldi programatu oro, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Babes- edo zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere, baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute. Era berean, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Zabor Recycling SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuari jarraikiz.

Informazio hori bidaltzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliko dira.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

l) Instalazioetan edonolako aldaketa egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Organo honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

Hala eta guztiz ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

Halaber, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta lurzoru horrek lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da aldaketa gauzatu aurretik, bat etorriz Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin».

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako isurketaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabili beharra badago.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legerian araututakoaren arabera, uste baldin badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Horrelakoetan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo beste ohar batzuen arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoaren arabera egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan».

Hirugarrena.– Zabor Recycling SLri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta ezartzea hiru hilabeteko epean proposamen tekniko bat aurkeztu beharko dela, organo honek onar dezan. Proposamen horretan, hondakinak tratatzeko biltegiratze eta eragiketa guztiak pabiloi itxietan konfinatzeko instalazioak eta kronograma jasoko dira.

Proposamenarekin batera, hirigintza-bateragarritasuna justifikatzen duten agiriak aurkeztuko dira.

Laugarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalazioari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Zabor Recycling SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Seigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Zabor Recycling SLri, Legutioko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 17a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala