Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5328

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko azaroaren 14koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita ekintza humanitarioetarako estrategiei 2022rako garapenerako lankidetzaren kargura laguntzak emateko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko azaroaren 14ko Ebazpenaren testuan (2022ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 226. zk.) Ebazpen horren bidez, 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak ematen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala