Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2022ko abenduaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
5289

IRAGARKIA, 2020ko enplegu publikoaren eskaintzako gizarte-langile plaza bat hautatzeko prozesuaren deialdiaren oinarri orokorrak eta berariazko oinarriak onartzeari eta hautaketa-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 89. zenbakian, 2020ko abuztuaren 10ekoan oinarri orokorrak argitaratu ziren, eta 2022ko urriaren 28ko 123. zenbakian, gizarte-langile plaza bat hautatzeko prozesuaren deialdiaren berariazko oinarriak argitaratu ziren, Administrazio Bereziko eskalakoa; Azpieskala Teknikoa; A2 Taldea; Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna duena, 2020ko Lan Eskaintza Publikoari dagokiona, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzak aldatutakoa.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2022ko urriaren 28a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala